JAZINTO RIVAS "ELGETA" zena 1906 - 1964
Jazinto Rivas "Elgeta" zena (1905/02/24-1964/03/29) Jazinto Rivas inklusatik Elgetako Intxuzabal baserrira ekarria izan zen eta hortik datozkio bere bi ezizenak. "Elgeta" eta "Intxuzabal"
Asko idatzi da bere bizitzaz. Bere bizitzaren berri jakiteko, Koldo Izagirrek publikatu zuen liburua Jazinto Rivas Sanz "Intxuzabal" "Elgeta" 1905-1964 bere titulua "Sasiaren Sustraikak" 2001eko azaroan publikatua. Liburuaren egillea Koldo Izagirre. Liburua lortu liteke Eukal Herriko Trikitixa Elkartean, Allemendi Kalea 1. Kode Postala 20800 Zarautz - Gipuzkoa Tel. 943832828. Oso ongi dokumentaua dago.
Argazkian, 1950eko hamarkadan, Jazinto Rivas "Elgeta" zena, Oñatiko Araoz auzokoa zen Primi Erostarbe lagun zuela.
Iñaki Garmendia "Laja trikitilaria" ari entzun izan diot, Elgetak lotua jotzen zuela asko. Garai hartako runbak, txotisak, habanerak, tangoak eta pasodobleak jotzen zituen. Oso soinu jotzaile ona zen, konpletoa, Trikitia ikusgarri jotzen zuen eta, aparte, denetik. Beharbada, Sakabi hobea izango zen gerora. Elgetak berak ere esan ohi zuen onena Sakabi atera zitzaiola.
ELGETAREN MENDEURRENA
1906ko Otsailaren 10ean, bizi izan baliz, Jazinto Rivas "Elgetak" 1906 - 1964) 100 urte beteko zituen, baina gazterik joan zitzaigun, 58 urterekin.
Bera izan zen soinua irakasten hasi zen lehen trikitilari profesionala. Antonio Aranaga "Auntxa" Faustino Azpiazu "Sakabi" Juan Gárate "Maltzeta, Eleuterio Tapia, Balentin Aldalur "Zialtzeta", Eugenio Alberdi " Zabaleta", Joakin Errasti "Epelarre" Juanito Tapia, Bitoriano Loiola "ospas" eta Iñaki Garmendia "Laja" izan zituen ikasleen artean.
Gaur egungo trikitixa instrumentua ere berari zor zaio. Berak erantsi zizkion bi botoi lehendik zegoen soinu txikiari. horrela, eskuin eskuan 21 botoi izatetik 23 izatera pasatu zen.
Gaur egungo trikitixa instrumentua ere berari zor zaio. Berak erantsi zizkion bi botoi lehendik zegoen soinu txikiari. horrela, eskuin eskuan 21 botoi izatetik 23 izatera pasatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario