NORA JOAN AUKERATU
martes, 1 de febrero de 2011
EIBAR
Eibarko Ander eta Aintzane Agirrebeña 2008/03/02an lagun arteko giroa alaitzen.
Eibarko Ander eta Aintzane Agirrebeña, 2010an Faborez 04 diskoa grabatu zutenean.
Ander eta Aintzane Agirrebeña anai arrebak, 2010/09/12an Bergaran Faborez 04 Diskaren aurkezpenean, bertan grabaturiko doinuak jo zituzten.
Eibarko Ander eta Aintzane Agirrebeña, eta bien erdian, Zarautzko Harkaitz Allur, Azpeitin 2011/03/19an ospatu zen San Josetako Trikitixa Jaialdian.
Eibarko Jon Ansorregi eta Azkoitiko Andoni Larrañaga, 2010an Bergarako Munibe Plazan ospatu zen erromerian.
Jon Ansorregi eta Andoni Larrañaga, Luis Zabale, Ziolar eta Egurenen omenaldian Martitten 2010/05/23an.
Eibarko Jone Uria eta Miren Gisasola 2010/03/10an Martitten ospatu zen IV. Trikitilari Gazteen Txapelketan parte hartu zuten.
Jone Uria eta Miren Gisasola 2010/03/10an Martitten ospatu zen IV. Trikitilari Gazteen Txapelketan.
Jone Uria eta Miren Gisasola 2010/03/10an Martitten ospatu zen IV. Trikitilari Gazteen Txapelketan parte hartu ondoren.
Eibarko Jone Uria eta Mungiako Julene Otegi 2010/11/28an ospatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XIX Txapelketa Zaldibarren (Bizkaia).
Eibarko Jone Uria eta Mungiako Julene Otegi 2010/11/28an ospatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XIX Txapelketa Zaldibarren (Bizkaia).
Migel Sagastume "Mago de Urki" bezela ezaguna dena, seme bakarra, 1931/03/22an jaio zan Eibarko Urki auzoko Altamira baserrian. Bere aitonak eta aitak ere soinua jotzen zuten. Migel, 12 urterekin hasi zen bi hilarako soinu txikiarekin. Eibarren solfeoko ikasketak egin zituen, pianoko irakaslea zen Amada Muguerzarekin.
Solfeo, piano eta filarmonika ikasketak egin zituen Bergaran "Gonzalez Bastidarekin".
14 Urte zituela bere aitak erosi zion bere lehendabiziko soinua Larrinaga Guerrini, 3.600 pezeta ordainduta.
Txapelketetan ere parte hartu zuen, baina gehiena ezkontzetan jo izan zuen soinua.
Gaztea zelarik bere gurasoekin 1950an Cubara joan zen, han ezagutu zuen Pepe Yanci. Ordurako Migel soinujole bezela oso trebatua zegoen eta Habanako Marianao itsasertzeko ingurune dotorean zegoen Pennsylvania kabaretean jo zuen soinu handia 1950-1954 bitartean musikari profesional moduan, Tropikana orkestarekin.
Cuban 4 urte igaro ondoren, berriro ere bere familiarekin, 1954/05/05an Cubatik, Eibarrera itzuli zen.
Cubatik itzuli ondoren urte askoan Eibarko "Bolera Amerikanan" eta "Orquesta Urki" rekin ere jo izan zuen Eibarko "Jai Alai" dantza lekuan, ostegun eta larunbatetan bi zaio egiten zituzten eta igandetaninoiz hiru.
.
1959an eskondu zen Bergarako Miren Berasategirekin eta Bergaran jarri zan bizitzen, bertan pastelgintzako denda bat zabaldu zuen "Reizabal" oso aitatuak dira bertako rellenoak.
Urte askoz konpartitu zuen bere pastelgintzako ofizioa eta Bertako "Ariznoa" dantza lekuan soinua jotzea, Oinatiko Antonio Billar kantaria lagun zuelarik.
Gaur egun, erretiratua dago bai pastelgintzatik eta soinujotzaile lanetatik, baina asken azkenerarte jarraitu du soinua jotzen, eta baditu grabazio batzuk eginak "Arrate Irratian" Tango, Balsak eta abar. Soinu kromatikoa jotzen zuen, baina diatonikoarekin hasia zen etxean, aitari ikasita.
Migel oroitzen da ber oso umea zela bi mutil gazte etortzen zirela igandero soinua jotzera bere aitarekin, Bergarako Goimendi auzotik, bi baserritar, bata Eugenio Ubeda, Bergaretxekoa(Eibarko Ander eta Aintzane Agirrebeña ren aitona zen) eta bestea Jazinto Rivas, Intxuzabalekoa "Elgeta zena"
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario