NORA JOAN AUKERATU

martes, 1 de febrero de 2011

ELGOIBAR

35_04_01_Baltzola anaiak 8634
Soinauarekin, Oier Baltzola. 1996an Zarautzen ospatu zen Trikitilari gazteen txapelketaren irabazlea izan zen Oier Baltzola, Ane Larreategi lugun zuelarik.
Argazkian agertzen dira Elgoibarko Oier eta Arkaitz, "Baltzola anaiak" 2009/05/31an Martitten Felix Ilarramendi "Errota" soinujolea eta Imanol Arregi "Iturbide" panderistari egindako omenaldian.


Elgoibarko Manuel Sodupe "Gelatxo" zena (1888-1953). Bera izan zen Lehendabiziko Trikitilari bezela ezagutu zena.

20870_01_01_Manuel Sodupe Gelatxo1
Manuel Sodupe "Gelatxo" izan zen aurreneko Gelatxo. Elgoibarko izen bereko baserrian jaioa zen. Gipuzkoako soinujole onena omen zen. Berak sartu omen zuen Gipuzkoan Bizkaiko trikitisa. Bere emaztea, Juliana, dantzaria eta panderista izan zen, eta hiru semeak, Lorentzo, Jose eta Pedro, hirurak soinujoleak eta dantzari trebeak izan ziren.

TxokoMusikala6776_7
Lorentzo Sodupe "Gelatxo" ´1917 jaio. Bere aitarengandik ikasi zuen soinua jotzen.
1954. zendu zen Caracasen. (Ez daukat bere argazkirik)

20870_02_01_PedroGelatxo1_1968
Elgoibarko Pedro Sodupe "Gelatxo" 1928-02-22 jaio zen Elgoibarko Sallobente auzoko Agarre baserrian. Hamar urtekin dagoeneko panderoa jotzen zuen bere aita eta anaiaren ondoan. Ondoren tronpeta jotzen ere ekin zuen baina  19 urterekin soinu handiaren ikasketak egiten hasi zen. 2007. urtean zendu zen 79 urte egiteko gutxi falta zitzaionean. Gipuzkoa eta Bizkaiko plaza askotan jo izan zuen soinua eta oso estimatuak ziren bere Bolero, Pasodoble, Tango eta abar.

Lendabiziko urtetan Pedro soinuarekin bakarrik ibiltzen zen, baina urte batzuk geroago saxofoi eta bateria lagun zituelarik ibili izan zan erromeri eta herriko festetan haibat lekuetan. Mota honetako soinuari "Jazbana esaten zitzaion eta oso ezaguna izan zen euskal herri guztian "Gelatxoren Jazbana"

50 urtez musika herrikoi arloan protagonista handia izan zen. Gehienetan hirukote moduan jo izan zuen, Enrike Eguren saxofoi-jotzailearekin eta Jose Makazaga "Ziolar" baterijolearekin batera. Hainbat lekuetan omendua izan zen, Lastur, Amezketa, Santiago Erreka, Elgoibarko Saillobenten eta abar.

2000. urtean, Elgoibarko arkupetan soinua jotzen hari zela ostu egin zela zion berak eta ondoren gaixotu eta soinua jotzeari utzi bearra ina zuen. Diskorik ez zuen inoiz grabatu, baina konpositore handia izan zen, estilo ugari jorratutakoa, besteak best pasodoblea, fandangoa, tangoa eta arin-arina. Diskorik ez zuen grabatu baina bai hainbat zinta casettak eta bere seme etako bati utzi zion bere ondarea esanaz bere piezak aurrerantzean ez galtzeko bi soinujole ospetzuri emateko " Iñaki Laja" eta " Luis Astiasarani. Pedrok bere ustetan bi soinujole oiek izango ziran kapaz aurreraz ere berak koposatutako doinuak joko zituztenak eta ondorengoentzako mantendi lehengo pieza zarrak eta berak konposatutakoak.

Bere hileta elizkizuna Elgoibarko San Bartolome elizan ospatu zen. Elizkizunean, Larrañaga eta Narbaizak bertso bana kantatu ostean txaloaldi luzea jo zuten elizan zirenek, eta, elizkizuna bukatutakoan, trikitilariek "Faxionena" jo zuten kanpoan. Han zen Enrike Eguren ere, Pedrorekin batera hainbat urtez jardundako saxofoijolea, eta hainbat trikitilari; eta euren artean Trikitilari Elkarteko lehendakaria zen Alaitz Telletxea.

Goain bego Pedro Sodupe.


20870_03_01_Joxe Kruzelegi Kataolatza
Elgoibarko Joxe Kruzelegi zenz "Kataolatza" (1921-2004)

27_86_43_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Joxe Kruzelegi zena Elusun Marcos Elorzaren omenaldian.

27_89_43_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Joxe Kruzelegi zena eta Juliana Zubizarreta zena Elusun Marcos Elorza zenaren omenaldian.

20870_03_05_Kataolatza eta JulianaDSC01142
Soinuakin Elgoibarko Joxe Kruzelegi "Kataolatza" zena, bere ondoan, Mendaroko Sabin panderojolea eta Elgoibarko Juliana Zubizarreta "Juliana" zena. 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkal ondoren.

20870_03_04_Kataolatza eta JulianaDSC01141
"Kataolatza" zena, Mendaroko Sabin eta "Juliana" zena. 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkal ondorena alaitzen.

20870_03_02 Kataolatza eta JulianaDSC01135
"Kataolatza", "Sabin" eta "Juliana" 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkal ostean.

20870_03_03 Kataolatza eta JulianaDSC01136
"Kataolatza", "Sabin" eta "Juliana" 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkarian, lagunez inguraturik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario