NORA JOAN AUKERATU

jueves, 19 de abril de 2012

Felix Aranzabal "Angiozarko itsua" 1919 - 2006

3. Felix Aranzabal "Angiozarko itsua"

Felix Aranzabal "Angiozarko itsua" Bergarako Angiozar auzoko Anguleta baserrian jaiozen, eta 11 bat urte zituela hasi zen soinua jotzen. Soinu txikia jotzen hasi zen, anaiek bezala, baina soinu handiak egin zuen ezagun. Gainera, biolina eta pianoa ere jotzen zituen.

Hamaika plaza eta erromerietan aritu zen, batik bat 1960ko hamarkadan. Jendeak eskatzen zuena jotzen zuen Felix Aranzabalek. Soinua jo eta abestu ere izan zuen, hain ezagunak egin zituen Pedro Mari Otainok Ameriketara zijoan aitak semeari jarritako bertsoak,

"Lagundurikan denoi, gugatik hil zana, seme hasi zaitugu aitak eta amak, beti zure gidari izandu geranak, orain gurutze honen, oinean esanak, ondo goguan artu, biarko ituzu denak"

Txapelketa bat baino gehiago ere irabazi zuen: 1945ean, Errenteriako Madalenetako txapelketa, esaterako.

Joxe Mari Iriondoren iritziz, partitura klasiko eta korapilatsuak gustatzen zitzaizkion gehien, birtuosismoa eskatzen zutenak.

Nik dakidanez, bere garaiko  beste hainbat soinu-jotzaile bezala, ez zuen diskorik grabatu, haren gaztaroko garaietan grabazio sistema urriak zeuden eta bere grabazioka Arrate Irratian daude eta litekena Joxe Mari Iriondo Loiola Irratian grabatutakoren bat egotea.

Maria Angeles Ugarterekin eskondu zen eta urte batzuetara alargundu. Felix 1919-02-22an jaio zen eta 2006-03-04an zendu zen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario