NORA JOAN AUKERATU

jueves, 19 de abril de 2012

Bittor Gurrutxaga "Otola" 1919 - 2006

Bittor Gurrutxaga "Otola" soinu jotzailea Azpeitiko Olola baserrian jaio zen, hortik datorkio goitizena. Sakabi eta Auntxaren belaunaldikoa zen, baina ez  zuek, haiek bezala, diskorik grabatu. Joxe Mari Iriondok Migel Iturbiderekin egindako grabazio batzuk baino ez ditugu.

Bitan parte hartu zuen Euskal Herriko Trikitilari Txapelketan, 1973an eta 1974an, bietan Boni Iturbiderekin. Jendeaurreko azken agerraldia, berriz, 2004an izan zuen, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak omenaldia egin zionean.

Gehienetan Boni Iturbiderekin jotzen zuen, baina oro har, Iturbidetarrak izan zituen pandero lagun. Oso gazte hasi zen soinua jotzen, 11 urterekin, eta handik aurrera, erromeriaz erromiria ibili zen. Berak aitortua da gerra aurretik Boni Iturbidek eta berak pasatu gabeko erromeria asko ez dela izango.


No hay comentarios:

Publicar un comentario