NORA JOAN AUKERATU

martes, 27 de marzo de 2012

Luis Alberdi Zubizarreta "Zabale" Pandero-jotzailea.

"ZABALETARRAK"
Argazkian, Luis Alberdi "Zabale" pandero-jotzailea agertzen da bere bi semeaz inguraturik. Xabier soinu-jotzailea eta Ibon, pandero-jotzailea.

Luisek dió, 14 urterekin hasi zela panderoa astintzen, bere auzokide zuen Ramon Zubizarreta "Landakanda" rekin.

Auzoko Izer baserrian igandero erromeria izaten zen eta haruntz ere joaten zela dio. Lehen erromeriak Juanito Maltzetarekin egin zituen eta gerora, baita ere Eugenio Zabaleta eta Tomas Zendoia soinujolearekin.

Nagusien Txapelketan ere parte hartu zuen Luisek, Iñaki  "Lajarekin" 1971an Donostiako Trinidadeko Plazan, eta 4 pieza jo ondoren, txapelketaren irabazle gertatu ziren .

Urte askoren zehar, pandero irakasle izan zen 2010. urtea igururarte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario