Juan Ezenarro Salegi "Berastegi" 1942an jaioa. Juanek dio bere aita zanarekin hasi zela erromerietara joaten, eta bere gurasoen urrezko ezteietan berak 12 urte zituela, Madarixa Txikiarekin batera astindu zuela aurreneko aldiz panderoa jendeartean. Geroztik baten eta bestean omen dabil batzutan panderoa eta beste batzuetan bateria jotzen. Hainbat soinujolerekin ibilia da panderoa jotzen eta azken urtetan gehiena Kupela taldearekin omen dabil han eta hemen bateria jotzen.
Argazkian Tomas Epelde soinujolearekin agertzen da Martitten 2005-05-15an Maltzeta eta Zabaletare eskeini zitzaien omenaldian.
Juan Ezenarro Salegi "Berastegi" 2011. urtean Aristerrazun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario