Azkoitiko Joxe Mari Soraluze Balentziaga "Epelde" (1914 -2012) Azkoitiko Muno baserrian jaioa. Auzotarrek Muno soinujolea bezela ezagutzen dute, baina "Epelde izenaz ezagunagoa da, Epelde Goikora ezkondu eta bertan bizi izan baitzen 1972. urte arte. Ondoren Azkoitiako kalean bizi izan zen bere familiarekin.
Bere gazte denboran soinua jo ohi zuen Martitten, Oletan, Aizpurutxon, Elusun, Irukurutzetan, Urrategin, Madariagan, Oñatzen eta abar.
Zumarragara ere etorri izan zen, Santa Isabeletan ospatzen zen erromerira, gure aitak zionez.
Joxe Mari Soraluze "Epelde" zena eta Antonio Sudupe zena "Egurrola" Biak, elkarrekin 1979an Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketa Final Aurrekoan parte hartu zuten, eta urte berean Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketan ere bai.
Doinuak entzuteko Mozila Firefox nabegatzailea aukeratu.
Doinuak entzuteko Mozila Firefox nabegatzailea aukeratu.
Mende Baten Soinua du izena Joxe Mari Soraluze "Epelde aitona" zenak ateratako CD aren azalera da argazkian agertzen dena.
1968 eta 1969an Loiola Herri Irratian bere doinu batzuk grabatu zituen.
1979an Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketa Final Aurrekoan parte hartu zuen, eta urte berean Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketan ere bai Antonio Sudupe "Egurrola" panderista lagun zuelarik.
Hainbat omenaldi jasoak zituen Soinujole onek.
Hona hemen Epelde soinujotzailen familiaren hiru belaunaldi elkarrekin bildurik.
Joxe Mari Soraluze "Epelde", aitona zena 1914an, jaio zen Azkoitiko Martitte bailarako Muno Baserrian eta 2012ko urtarrilaren 14an zendu zen 97 urte zituela.
Azkoitiko Joxe Mari Soraluze Balentziaga "Epelde" (1914 -2012)
Txoko Musikala
No hay comentarios:
Publicar un comentario