NORA JOAN AUKERATU

martes, 31 de enero de 2012

BERRI ATSEKABETUA

2012-01-29an hil zen 88 urte zituela Juan Celayeta Aramburu "Trabaku" Soinujolea.
GOIAN BEGO

Aspaldiko argazki honetan, Juan Celayeta Aramburu, 6. zenbakiarekin ikusi dezakegu argazkian. Argazkian agertzen direnak, gehienak, soinu handia jotzen zuten, eta oitura zuten urtero bergaran erramu zapatu egunez denak elkarrekin bazkaldu eta bazkal ondoren soinua jotzea. Argazkia Labegaraietako "Restaurante Zabalan" egina dago. 

Tradizioz, bazkal ondoren, urtero soinua jotzeari, hasiera Felix Aranzabal "Aingeruzarko Itsuak" eman ohi zion, eta ondoren, Guillermo Aldalur "Pikua", Marcos Elorza, eta Pedro Sodupe "Gelatxo" eta abar luze bat.

Juan Celayeta batzuentzat "Juanito" beste batzuentzat "Trabaku" 1923 jaio zen Maillabiako Trabaku auzoan, ahin zuzen ere, Trabaku Goikoa baserrian. Sei senidetatik bera hirugarrena zen. Bere baserria, taberna ere bazen eta bere inguruan ospatu izan ziren garai batean erromeriak. Gaur egun, Juanito Eibarren bizi zen. G.B.

No hay comentarios:

Publicar un comentario