
Azkoitiko Egurrola anai arrebak 2004/05/30an Martitten, Tomas eta Miguel Zubizarreta "Zendoia anaiari" egindako omenaldian.

Egurrola aita semeak 2010/05/23 Martitten Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar baterijoleari Martitten egindako omenaldian jotako doinuak.

Azkoitiko Joakin Errasti "Epelarre".

Joakin Errasti "Epelarre"Biktoriano Loiola "Ospas" eta Ramon Zubizarreta "Landakanda" omenduak Martitten 2007/05/27.

Azkoitiko Joxe Mari Soraluze Balentziaga "Epelde" (1914 -2012) Azkoitiko Muno baserrian jaioa. Auzotarrek Muno soinujolea bezela ezagutzen dute, baina "Epelde izenaz ezagunagoa da, Epelde Goikora ezkondu eta bertan bizi izan baitzen 1972. urte arte. Gaur egun Azkoitian kaleko etxean bizi da bere familiarekin.
Bere gazte denboran soinua jo ohi zuen Martitten, Oletan, Aizpurutxon, Elusun, Irukurutzetan, Urrategin, Madariagan, Oñatzen eta abar.
Zumarragara ere etorri omen zen, Santa Isabeletan ospatzen zen erromerira, bertan soinua jotzen hari zela, Elgeta eta Sakabi gerturatu mentzizaion eta doinu batzuk jo zituzten ekarrrekin.

Joxe Mari Soraluze "Epelde" zena eta Antonio Sudupe zena "Egurrola" Biak, elkarrekin 1979an Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketa Final Aurrekoan parte hartu zuten, eta urte berean Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketan ere bai.

Mende Baten Soinua du izena Joxe Mari Soraluze "Epelde aitona" zenak ateratako CD aren azalera da argazkian agertzen dena.
1968 eta 1969an Loiola Herri Irratian bere doinu batzuk grabatu zituen.
1979an Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketa Final Aurrekoan parte hartu zuen, eta urte berean Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketan ere bai Antonio Sudupe "Egurrola" panderista lagun zuelarik.
Hainbat omenaldi jasoak zituen Soinujole onek.

Hona hemen Epelde soinujotzailen familiaren hiru belaunaldi elkarrekin bildurik. Benjon daizuela eta segi urte askoan horrela.
Joxe Mari Soraluze "Epelde", aitona zena 1914an, jaio zen Azkoitiko Martitte bailarako Muno Baserrian eta 2012ko urtarrilaren 14an zendu zen.

Tomas Soraluze "Epelde" Hainbat lekuetan soinua jotzeaz aparte, ondorengo disko hauek ere argitaratu ditu:
1971 Euskadiko Trikitixa Txapelketan parte hartu zuen.
1979 Euskadiko Trikitixa Txapelketan parte hartu zuen Iturbiderekin.
1980 Euskadiko Trikitixa Txapelketan parte hartu zuen Azpeitin Iturbiderekin, eta urte berean Euskadiko Trikitixa Txapelketan Donostian Iturbiderekin.
1982 Euskadiko Trikitixa Txapelketan parte hartu zuen Azpeitin Iturbiderekin.
1988 Diskoa atera zuen TRIKITIXA, BUELTIA ETA BEHETARRAK Iturbiderekin.
1994 Parte hartu zuen Iturbiderekin BETIKO TRIKITIXA CD publikatuaz beste batzuen tartean.
1999 CD Atera zuen ELKARREN ONDOAN Angel Larrañagarekin.
2001 CD Atera zuen NOIZ ARTE? Angel Larrañagarekin.
2001 CD an parte hartu zuen Angel Larrañagarekin AISTERRAZU BI DA PLAZA beste batzuen tartean.
2004 CD Atera zuen AGUR Angel Larrañagarekin.
2009 Oñatiko I. Trikitixa Jaialdian, ordurarte ezagunak eztziren doinu berri batzuk jo zituen, eta bein eta berriro, izugarrizko txalo zaparrak jaso zituen.

Azkoitiko Tomas Soraluze "Epelde" eta "Berastegi" 2005. urtean Martitten.

Tomas Soraluze "Epelde" Xabier Alberdi "Zabale" eta Angel Larrañaga 2004/05/30 Martitten Tomas eta Miguel Zubizarreta "Zendoia anaieri" egindako omenaldian.

Azkoitiko Trikitilari jaialdian partaide izan ziran, Luziano eta Tomas *Epelde anaiak* eta eurekin batera Joakin Sudupe *Egurrola*

1990an eginiko argazkia. Azkoitiko kalean Inigo eta Aitor Epelde anaiak.

Donostiako Txapelketan eginiko argazkia. Aitor Epelde eta Ritxar Kuebas.

Aitor Epelde. 1971 ko Trikitixa Txapelketan parte hartu zuen. 1989/08/15 ere parte hartu zuen Azpeitiko Ramon Barrenola lagun zuela Zeanuriko IX. Trikitixa Txapelketan, bigarren geratu ziren 68,25 punturekin.

Soinuarekin, Azkoitiko Joxe Larrañaga zena "Itsasakorta" eta Panderoarekin Zumarragako Joxe Oria zena. Itsasakorta, 1905 jaioa, gazte zelarik, Ameriketara joan zan eta geroztik ez dakigu bere berririk.

Azkoitiko Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo" eta "Beloki" 2004/05/30 Martitten, Tomas eta Miguel Zubizarreta, "Zendoia" anaieri eginiko omenaldian.

Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo" eta "Beloki" 2010/05/01 Itziarko erromeri egunean.

Azkoitiko Inigo Galdos eta Xabier Etxaniz, Aiako Ainara Saizarrekin 2010/05/23an Martitten Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar Baterijoleari egindako omenaldian.

Itzeder Arrizabalaga eta Joseba Sudupe, 2004/05/30 Zendoiaren omenaldi egunean Martitten.

Itzeder Arrizabalaga eta Joseba Sudupe, 2005/05/15 Juanito "Maltzeta" eta Eugenio "Zabaletari" Martitten egindako omenaldi egunean.

Itzeder Arrizabalaga eta Jokin Sudupe, 2010/05/23 Martitten Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar Baterijoleari egindako omenaldian egunean.

Azkoitiko Josu Arrizabalaga "Izer" eta Elgoibarko Juliana zena Azkoitiko Lajan 2003/12/13 egin zitzaion omenaldian.

Josu Arrizabalaga "Izer" eta Mikel Gorrotxategi "Alabier" 2010/05/23 Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar Baterijoleari Martitten egindako omenaldian jotako doinuak.

Josu Arrizabalaga "Izer" eta Mikel Gorrotxategi "Alabier" 2010/05/23 Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar Baterijoleari Martitten egindako omenaldian jotako doinuak.

Jusu Arrizabalaga "Izer" eta Mikel Gorrotxategi "Alabier" 2010/05/06 Altzagaraten, eromerik erromeri ibiltzen diren bi dantzari trebearentzako euren doinu alaiak eskeintzen.

Azkoitiko "Jauregi" eta "Berastegi"

"Jauregi, "Berastegi" eta Jon Elustondo Martitten.

Azkoitiko Iñaki Garmendia "Laja"

Iñaki Garmendia "Laja" eta Mikel Alustiza "Mikel" Martitten 2005/05/15

Azkoitiko Jose Luis Garmendia "Laja II" eta Eibarko Unai Narvaiza 2010/04/17 Itziarren.

Jose Luis Garmendia "Laja II" eta Mikel Gorrotxategi "Alabier" 2010/05/01 Azkoitiko Floreagan.

Jose Luis Garmendia "Laja II" eta Unai Narvaiza 2010/05/23 Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar Baterijoleari Martitten egindako omenaldian jotako doinuak.

Jose Luis Garmendia "Laja II" eta omenduak, Luis Zabale Panderista eta Eguren 2010/05/23 egin zitzaien omenaldia eskertuz, euren doinu batzuk eskeini zituzten.

Joxe Mari Aranbarri "Madarixa Txikixe" zena. Madariaga auzoan bizi izan zen eta igandero Madariagan soinua jo iza zuen. Bera izan zan Sakabi zanaren lehenbiziko irakaslea.

Azkoitiko Juan Garate zena "Maltzeta" (1924-2006)
1980 Parte hartu zuen Azpeitin ospatu zen Euskadiko Trikitixa Txapelketan bere alabarekin.
1980 Parte hartu zuen Donostian ospatu zen Euskadiko Trikitixa Txapelketan bere alabarekin.
1981 Diska atera zuen Maltzeta Aita Alabak.
1994 Betiko Trikitixa CD an parte hartu zuen "Maltzeta Aita Alabak"
1996 Diska atera zuen Maltzeta Aita Alabak, "EMAN NERI ESKUA"
1996 Diska atera zuen Maltzeta Aita Alabak, "NEGARREZ ABESTEN DUT"


2005/05/15 Martitten omenduak izan ziren Azkoitiko Juan Garate "Maltzeta" eta Eugenio Alberdi "Zabaleta" soinijoleak. Ahulkian ixerita Zabaletaren lagun bat, Eugenio "Zabaleta", Juanito "Maltzeta" bere emaztea eta alaba.

Ona hemen bi bilaun handiko soinujoleak. 2005/05/15 Omenaldi egunean Martitten Eugenio "Zabaleta" eta Juanito "Maltzeta" erdian bere alaba Mamen.

Azkoitiko Mamen Garate, Juanito Maltzetaren alaba. Gaur egun Hondarrabian bizi da eta bertan musika irakasteko eskola dauka.

Azkoitiko Kandido Beristain "Norberta". Argazkian aurrekaldeko hilaran azaltzen da eskerretik hasita bigarrena, Faustino Azpiazu "Sakabi" eta Patxi Arregi "Iturbideren" bitartean.
Atzeko hilaran daudenak eskerretik hasita: Leandro Unceta, Madarixa Txikia, Boni Arregi "Iturbide", Inaxio Goenaga "Arbe", Mario Serrano, Joxe Mari Arregi "Iturbide", Bittor Gurrutxaga "Ottola"
Aurreko hilaran daudenak eskerretik hasita: Faustino Azpiazu "Sakabi", Kandido Beristain "Norberta", Patxi Arregi "Iturbide", Manuel Sodupe "Gelatxo omendua", Migel Arregi "Iturbide" eta Antonio Aranaga "Auntxa"
Guillermo Aldalur "Pikua" (1933) Festarako soinu jotzailea ezinbestekoa.
Pasodoblea, balsa eta tangoa izaten ditu normalean bere errepertorioan.Loiola Irratian, soinujotzaileari egindako lehendabiziko grabazioa berea da. Azkoitin jaio eta Lazkaon bizi dena. Arrate Irratian ere baditu grabazio batzuk eginak. Soinu handia jotzen du eta Gabirin elizako organoa jotzen du joandan 25 urtetan gutzienez.

Azkoitiko Martitte auzoan, auzoko eskola izana, eliza eta bertako jatetxea, argazkian ikusten direnak.
Garai batean, ospe handiko erromeriak ospatzen ziren bertan.
2007 urtea ezkero, martxoan Trikitilari gazteen txapelketa ospatzen da. Baita omenaldiak ere soinujotzaileari. Hala nola...
2004 Zendoia anaiak izan ziren omenduak
2005 Juan Garate "Maltzeta" eta Eugenio Alberdi "Zabaleta" izan ziran omenduak.
2007 Biktoriano Loiola "Ospas" eta Joakin Errasti "Epelarre" soinujoleak
eta eurekin batera, Ramon Zubizarreta "Landakanda"
2008 Zumarragako Trikitixa, Urteaga Oria anaiak.
2009 Felix Illarramendi "Errota" eta Imanol Arregi "Iturbide"
2010 "Urki" soinujolea, Eguren sasofoi jotzailea, "Ziolar" Bateri jolea eta Luis "Zabale" panderista.
2011 Laja, Poxpi eta Etxeberritxo izan ziren omenduak.

Martitteko Joxe Mari Arrizabalaga "Sakristaua" eta Zestoako Felix Illarramendi "Errota" 2010/12/11 soinua eta bateriarekin.

Uitte. Ez daukagu bere argazkirik. Bera ere ezagutzera emateko, eskertukogenduke bere argazkirenbat gure eskuetara iristea. "Zabalerekin" grabatuak ditu Arrate Irratian, bere doinuetako batzuk.

Argazkian, Azkoitiko Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar, 2005/05/30 Martitten, Juan Garate "Maltzeta" eta Eugenio Alberdi "Zabaleta" soinujoleari egindako omenaldian.
2004. urtean irabazi zituzten txapelketak:
- Martindegiko Gaztetxoen VIII. Trikitilari Txapelketa Oialumen.
- Hernaniko VI. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
- Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XIII. Txapelketa
2005. urtean irabazi zituzten txapelketak:
- Landetxako VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa Irunen.
- Euskadiko Trikitilari Gazteen XXV. Txapelketa Zeanurin.
- Orendaingo II. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
- Zarautzko Trikitilari Gazteen XXV. Txapelketa.
- Hernaniko VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa
- Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XIV. Txapelketa.
2006. urtean irabazi zituzten txapelketak:
- Getariako VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
- Aiako I. Trikitilari Gazteen Txapelketa
- Gasteizko Trikitilari Gazteen Txapelketa
- Zarautzko Trikitilari Gazteen XXVI. Txapelketa
- Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XV. Txapelketa.
2007. urtean irabazi zituzten txapelketak:
- Martitteko Trikitilari Gazteen I. Txapelketa.
- Euskadiko Trikitilari Gazteen XXVI. Txapelketa
- Arbizuko Trikitilari Gazteen Txapelketa
- Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVI. Txapelketa
2008. urtean irabazi zituzten txapelketak:
- Oiartzungo Trikitilari Gazteen VI. Txapelketa
- Artadiko Trikitilari Gazteen X. Txapelketa Zumaian
2009. urtean irabazi zituzten txapelketak:
- Berastegiko II. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
Guztira 21 Txapelketa.

Azkoitiko Xabier Etxaniz eta Aiako Ainara Saizar, 2006/12/06an Zaldibarren ospatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XV. Txapelketan.

Azkoitiko Xabier Etxaniz eta Aiako Ainara Saizar izan ziren, 2006/12/06an Zaldibarren ospatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XV. Txapelketaren irabazleak. Beraz hirugarren urten segidan eurak izan ziran irabazleak.

Xabier Etxaniz eta Ainara Saizarek, 2006/12/06an Zaldibarren ospatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XV. Txapelketa irabazleen txapela jantzi, oroimenak eta sariak jaso ondoren, doinu batzuk eskeni zituzten entzunlegoari, eta hiru urte segidan txapela irabazi ondoren agurtu ziran.
Ongi merezitako txalo zaparrara ugari jaso zuten agurtzerakoan.

Azkoitiko Xabier Etxaniz eta Aiako Ainara Saizar 2007/03/04 Martitten ospatu zen Lehendabiziko Trikitilari Gazteen Txapelketan parte hartu zuten eta eurak izan ziran irabazleak.

Azkoitiko Xabier Etxaniz eta Inigo Galdos, Aiako Ainara Saizarrekin 2010/05/23an Martitten Urki soinujoleari, Eguren saksofonistari, Luis Zabale Panderojoleari eta Ziolar Baterijoleari egindako omenaldian.

Azkoitiko Xabier Alberdi "Zabale" Kupela taldeko soinujolea.
Bederatzi urte zituela, Arrate Irratian egin zuen bere lehenengo grabaketa, bere anaia panderojole zuelarik.
Gaztetan Txapelketa asko irabazitakoa da, naiz Zeanurin, naiz Zaldibarren.

Luis Alberdi "Zabale panderojolea" aita, bere bi semearekin 2010/05/23 Martitten, bere omenaldi egunean.

Eugenio Alberdi "Zabaleta eta Juan Garate zena "Maltzeta" Elusun Bergarako Marcos Elorza soinujoleari egindako omenaldi egunean.

Eugenio Alberdi "Zabaleta" eta Juan Garate zena "Maltzeta" Martitten 2005/05/15 ean euren omenaldi egunean.

Eugenio Alberdi "Zabaleta" eta Juan Garate zena "Maltzeta" Martitten 2005/05/15 ean euren omenaldi egunean.

Soinuarekin Azkoitiko Tomas Zubizarreta "Zendoia" eta panderoarekin Ramon Zubizarreta "Landakanda".

Azkoitiko Martitte Auzoko Tomas Zubizarreta "Zendoia" eta Zestoako Joxe Mari Urbieta "Egañazpi".

Tomas Zubizarreta "Zendoia" eta Joxe Mari Urbieta "Egañazpi".

Tomas Zubizarreta "Zendoia" eta Joxe Mari Urbieta "Egañazpi".

Azkoitiko Tomas Zubizarreta "Zendoia" soinujolea eta Azpeitiko Migel Arregi "Iturbide" panderista 1981/08/05 ko argazkia.

Azkoitiko Martitte auzoko Tomas eta Migel Zubizarreta "Zendoia anaiak".

Tomas Zubizarreta "Zendoia"

Tomas eta Migel Zubizarreta "Zendoia anaiak" 2004/05/30 an Martitten euren omenaldiaren ostean, doinu batzuk eskeini zituzten, ezkertuaz omenaldira juan ziren guztiei.

"Zendoia anaiak" Doinu batzuk eskeini zituzten omenaldia jaso ondoren.

Tomas Zubizarreta "Zendoia" Martitteko Enparantzan.

Tomas Zubizarreta "Zendoia" eta Manolo Arrizabalaga "Izer aita"
No hay comentarios:
Publicar un comentario