NORA JOAN AUKERATU

martes, 1 de febrero de 2011

ASTEASU

TxokoMusikala6776_7
Asteasuko Manuel Amenabar "Asteasuko Rubioa" Bere argazkirenbat Txoko musikalera bidaltzera eskertuko litzake"

20159_01_01_Astiasaran eta Egañazpi
Asteasuko Luis Astiasaran, eta berarekin, Zestoako Joxe Mari Urbieta "Egañazpi"

20159_01_02_Astiasaran eta Leturia
Luis Astiasaran eta Xabier Berasaluze "Leturia" Igaratzan.

20159_01_03_AstiasaranLuis
Luis Astiasaran, Jaiotzez Asteasukoa, gaur egun, Zizurkilen bizi da eta esko soinuak konpondu, eta berritzea du bere ogi bidea.

20159_01_04_ AstiasaranItziar100501_180
Astiasaran anaiak eta Leire, 2010/05/01 Itziarko II. Erromeri Egunean.

20159_01_05_Astiasaran1723
2010/07/17 Astiasaran anaiak, Leire eta Juan Mari Beltran Errenteriko Erromeri Egunean.

"Astiasaran anaiak" aspalditik oso ezagunak dira Trikitixa munduan. Luisek Eleuterio Tapiarekin eman zituen soinua jotzen aurreneko urratsak eta garai hartan Jose Marik Eleuterio berarekin panderoa jotzen zuen.

"Astiasaran Anaiak" 1971. urtean Donostiako Trinitateko Plazan egindako Euskal Herriko Trikitilarien Txapelketa parte hartu zuen. Geroztik, hamaika herritan aritu dira urtez urte mota guztietako festa eta jaietan.

Astiasaran anaiekin ere jo izandu Juan Mari Beltranek, Euskal Herrian garai batean erabilia izan zen soinua eta dultzainaren taldea osatuz, aurreneko aldiz 1984an Tolosako inauterian jo zuten. Geroztik eta gaur arte bide luze bat egin dute elkarrekin. Beste toki askoren artean, hirukote hau urtetan eta urtero Amasako San Martinetan, Elgoibarko Sallobente, Urdanetan eta abar aritu aritzen da.

2004ko apirilean Arrate Irratian egindako saiorako bederatzi piezaz osatutako konpaktua grabatu zuten eta 2005eko uztailean egindako saiorako beste hamabi piezaz osatutako bigarrena. Arrate irratian egindako bi grabazio hauek izan ziran azken urtetan talde honi ospe handien eman diotenak eta hori izan zan grabazio haietan erabilitako doinuekin Amasatik Arratera izeneko diskoa argitaratzeko arrazoia.

Arrate Irratian badute beste grabazio bat ere egina, kasu onetan "Astiasaran Anaiak eta Leire". Ordurarte Astiasaran Anaiak soinua alaiak jotzen zituzten, baina ez zuten abesten aik eta Leire eurekin hasi zan arte. Leirekin batera egindako grabazioan oso kanta ederrak daude, euren arten artzaiaren bizitza.

03_03_01 Balentin Aldalur Zialtzeta eta Astiasaran anaiak5331
Erdian soinuarekin, Balentin Aldalur "Zialteta zena", bere ondoan Luis Astiasaran soinujolea eta aurrekaldean Jose Mari Astiasaran eta Primi Erostarbe panderojoleak.

17_01_06_Astiasaran anaiak eta Leire 2011_06_12 Martiten 01

20159_02_02_EleuterioTapia1
Asteasuko Eleuterio Tapia zena (1926-1988/09/18)
Trikitixa maisu handia izan zen, Elgetagandik jaso zuen altzorraren zabalkundea eginten, saiatu zen.
Oria eskualdeko herri gehienetako festak alaitu izan zituen urte askoz.
Oso gaztetatik hasi zen soinuarekin, Elgetak erakutsi zielarik bai berari, bai Juan bere anaia zenari. Urteetan barrena Eleuteiok jarri zuen inguruko herrietako erromerien maila, harik eta bere aldamenean ikasten hasitako Astiasaran edo Martin plazaratu ziren arte.

20159_02_01_Euleterio Tapia eta Egañazpi
Asteasuko Eleuterio Tapia zena eta Zestuako Joxe Mari Urbieta "Egañazpi" Luis Astiasaranen eskontza egunean.
Eleuterio Tapiak 1971. urtean Donostiako Trinidadeko plazan ospatu zen txapelketan parte hartu zuen Juan Orbegozokin "Alegiko Juan"
1979 eta 1980. urtean here txapelketa nagusian parte hartu zuen Joxe Mari Astiasaran panderista zuela.
1982. urten parte hartu zuen txapelketa nagusian Joxe Mari Urbietarekin "Egañazpi"

17_03_03_Euleuterio Tapia_5319
Euleterio Tapia zena, eta berarekin Bedaioko bizi lagun bat.

17_03_04 Euleterio Tapia zenari_5391
Asteasuko herriko plazan agertzen da Euleterio Tapia zenari herritarrak eskeinitako oroigarria, soinu txikiaren alde egindako hainbat lan eskertuaz.

Asteasuko Juan Tapia Juantrikitapia Trikitixa eskolako irakaslea, Iurreta Durango 2011/06/04 "Tiliñori" egindako omenaldi egunean.

Asteasuko Juan Tapia Juantrikitapia Trikitixa eskolako irakaslea, Iurreta Durango 2011/06/04 "Tiliñori" egindako omenaldi egunean, bere ikasle batekin.

20159_03_01_JuanitoTapia1
Asteasuko Juanito Tapia zena (1935-1972)

17_04_02_Juanito eta Eleuterio Tapia5341
Juanito eta Euleterio Tapia anaiak

17_04_03_Juanito Tapia_5344
Asteasuko Juanito Tapia zena, gazte talde batekin.

20159_04_01_Maitane Aierza03212
Asteasuko Maitane Ayerza 2007/07/31 Urbian San Inazio egunean.

Maitane Ayerza eta Aiora Urdangarin, 1997ko azaroaren 9an igo ziren lehen aldiz tranpaldo gainera, Aramako jaietan, Trikiti jaialdi batean. Maitane 9 urterekin hasi zen trikitixa ikasten, Martin Aginalderekin eta ondoren Kristina Solanorekin.

Aiora berriz,bost uretekin hasi zen panderoa ikasten Ander San Joserekin,eta ondoren Imanol Urkizurekin. Maitane Ayerza eta Aiora Urdangarinek irabazi zuten 2002an Zaldibarren ospatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XI. Txapelketa.

TxokoMusikala6776_7
Asteasuko Sorkunde Irazu, Zaldibarko txapelketan parte hartu zuen Aritz Irazusta panderojole zuela. Bere argazkirenbat izan eskero, Txoko Musikalera bidaltzea eskertuko litzateke.

TxokoMusikala6776_7
Asteasuko Felix Mayor Muñoa, 1963an jaioa. "ARINKA" taldeko kidea. Tolosako Isidro Larrañagarekin ikas zituen solfeoa eta soinua. Isidroren orkestarekin Europan zehar ibilia da kontzertuak ematen. Bere argazkirik izan ezkero, Txoko Musikalera bidaltzea eskertuko litzake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario