NORA JOAN AUKERATU

jueves, 19 de abril de 2012

Marcos Elorza akordeoilaria

20570_01_01_Marcos Elorza
Bergaran, Osintxu auzoan jaio eta bizi izan zen Marcos Elorza zena. 1931. urtean jaio zen eta 2009/04/21 zendu zen Idiazabalen. Azken urteak, Idiazabalen bizi izan zen, bere emazte eta alabarekin.
Hau da bere argazkirik zaharrena, 18 urte zituela egina. Beti soinu handia jo izan zuen, inguruetako herrietako plaza askotan ibili izan zen eta batez ere urte askoren zehar, eztai-ospakizunetan, bazkari eta lagunarteko bileretan.

20570_01_02_23_05_Marcos Elorza eta Eguren
Soinuarekin Marcos Elorza eta saxofoiarekin Eguren.

27_08_02_Marcos Elorza
Osintxuko Marcos Elorza eta  Bergarako Martxel Alberdi bateriarekin beraien gazte denboran.

27_39_08_Marcos Elorza
Osintxuko Marcos Elorza eta Eusebio Bilbao "Durangoko Itsua".

27_13_03_Marcos Elorza
Marcos Elorzak soldaduska soinujole bezala egin zuen, Kapitania Generalean "Hogar de Oficiales-ko" soinujole bezela.

27_37_08_Marcos Elorza
Urte askotan, eztai-ospakizunak ere alaitu zituen bere soinuarekin.

27_52_13_Marcos Elorza
Lagun arteko bilerak ere alaitu izan zituen bere soinuarekin.

27_46_11_Marcos Elorza
Bergaran, Basalgo auzuko den Benito Irasuegi eta Marcos Elorza, eztai-ospakizunetan.

27_86_43_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Hogeita bost urtez joan zen Marcos Elorza Osintxutik Elusura bertako jaietan soinua jotzera. Hemezortzi urtez oinez joan zen Osintxutik Elusura eta buelta, urte haietan, artean, ez zegon errepiderik Elusura, eta soinua bizkarrean hartuta joan etorria oinez egiten zuen.
Herriko jaietan hogeita bost urte bete zituenean soinua jotzen, Elusuko auzotarrak omenaldia egin zioten, ondorengo argazkia ordukoa da. Bertan ageri dira Joxe Kruzelegi "Kataolatza", Imanol "Iturbide" eta Alegiko Juan panderojoleak.

27_89_43_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Soinujolea, Joxe Kruzelegi "Kataolatza" panderojolea Martzelina Zubizarreta, Juliana Zubizarretaren ahizpa, Marcos Elorza zenari Elusun eskeini zitzaion  omenaldi egunean.

27_88_43_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Osintxuko Marcos Elorza eta Imanol "Iturbide" Elusun Marcos Elorzaren omenaldian.

27_90_43_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Juliana Zubizarreta, Juanito Garate "Maltzeta" Eugenio Alberdi "Zabaleta" Joxe Kruzelegi "Kataolatza" Marcos Elorza eta Imanol "Iturbide".

27_94_44_Marcos Elorzan omenaldi egunean
Elusuko Martxel Alberdi ("Egileor" bertsolariaren anaia) panderoarekin, ondoan Juanito "Maltzeta" eta Eugenio "Zabaleta" aurrez aurre. Panderoarekin Alegiko Juan Elusun Marcos Elorzan omenaldian.

27_06_00 Marcos38
Bergaran, Osintxu auzokoa zen Marcos Elorza akordeoilaria (1931-2009)


No hay comentarios:

Publicar un comentario