Joxe Kruzulegi "Kataolatza" 1921garrengo urtarrilaren 2an jaio zen. Oso gazterik, hamaika urte besterik ez zituela aho-soinu bat inguratu zuen. Garai haietan, baserrietako mutilkoskor mordoska bat,igandero, Madarixara biltzen ziren jai arratsetadoorduak jolastera. Joxek aho-soinua jotzen zuen eta neska eta mutil asko biltzen ziren erromeri politak eginaz. Handik sortu zitzaion soinu-jole izateko gogoa.
Baina urte haiek ez ziren gaurkoak bezelakoak. Egunaren ordurik gehienak lanez beterik izaten ziran, eta ez zegoen modurik ametsak betetzeko. Hamasei urte zituela sasoi betean, bere aitak, bost duro ordaindutako soinu bat ekarri zion. Hura poza soinua eskuratzearekin.
Ikasten saio asko egin ondoren, erromerietara joaten hasi zen bere soinuarekin. Geroztik hainbat ibili egindakoa da Joxe. Esate baterako Larraskandon, Kurutzetan, Hirukurutzetan, Madarixan, Martitten, Pol-Polen, Iturriotzen, Oiñatzen eta beste askotan.
Madarixan eduki zuen plaza. Jaiero han jotzen zuelarik. Dantzan egiten zuten gazteei txakurrandi bat kobratzen zuten. Jai askotan, hamahiru pezetatik gora bildu izan zuela zion. Kontu izanik Txakurrandi bat kobratuz, diru pila hura biltzea lortzen zuela, argi dago erromerizale asko biltzen zitzaiola. Berak zionez, hasi Osintxutik baileratik eta Martitte, San Lorentzo, Azkoitiar, Azpeitiar eta abar biltzen ziren.
1974-09-22an Arraten omendu zituzten bera eta Bitor Gurrutxaga "Otola"
Omenaldi zela eta, egun batzuk aurretik Argia Egunkariakoek elkarizketa bat egin zioten (Argia. 602 zbkia 2 or.) eta galdetu zioten: Libertaderik izaten ahal zuen, edozein soinu mota jotzeko? eta bere erantzuna izan zen:
Ez dakizue asko nola ibiltzen ginen. Azkaraten zegoen muga Azkarate pasa ezkero, dantza-lotua egitea, libre. Baina Madarixan ez. Madarixa eta Martitteko plazetan, Azkoitiko aguazilak, hiru aldiz multa bota zidan. Eta dena zergatik? ba askotan, soinujoleak uste gbe, gazteak dantza-lotuan hasten zirelako. Orduan, erromeriak, Madarixatik Kurutxetara aldatu zire; hemen libre zen dantza-lotua. Kurutzetan, bederatzi urtetan jo izan nuen soinua eta biltzen nuen dirua, neretzat izaten zen.
Elgoibarko Joxe Kruzelegi zenz "Kataolatza" (1921-2004)
Joxe Kruzelegi zena Elusun Marcos Elorzaren omenaldian.
Joxe Kruzelegi zena eta Juliana Zubizarreta zena Elusun Marcos Elorza zenaren omenaldian.
Soinuakin Elgoibarko Joxe Kruzelegi "Kataolatza" zena, bere ondoan, Mendaroko Sabin panderojolea eta Elgoibarko Juliana Zubizarreta "Juliana" zena. 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkal ondoren.
"Kataolatza" zena, Mendaroko Sabin eta "Juliana" zena. 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkal ondorena alaitzen.
"Kataolatza", "Sabin" eta "Juliana" 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkal ostean.
"Kataolatza", "Sabin" eta "Juliana" 2003/12/13an Azkoitin Kataolatza eta Julianaren omenez antolatutako bazkarian, lagunez inguraturik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario