2011ko azaroaren 19an Getxon,
Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan
Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren edizio honetan ere, aurreko urteetako ikuskizunen helburua mantentzen da; hau da, trikitixa jotzeko era eta estilo ezberdinak erakutsi nahi dira, baita trikitixa (musika tresna) munduan zehar beste musika tresna batzuekin zelan uztartzen den ere. Horrela, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak lantzen dituen ildoak jorratzen ditu Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak. Batetik, irakaskuntza lantzen da; aipaturiko musika tresna, estilo eta jaialdian joko duten trikitilariak ezagutzera emanez. Bestetik, trikitixa bera sustatzen da; izan ere, jaialdi hau edozein publikori zuzentzen zaio (trikitixa ikasleei, trikitixa irakasleei, trikitixa eta orokorrean musika zaletuei, folklore zaleei, umeei, helduei, ... ).
Jaialdia bukatu ostean, urteroko Trikisession-a ospatuko da Areetako Glass tabernan, Bertan, jaialdian parte hartuko duten musikariek aukera izango dute, era informalago batean, elkarrekin jotzeko, inprobisatzeko, ... Glass-eraino hurbiltzen diren musikari eta zaleek ere eurekin batera jo, kantatu eta dantzatu ahal izango dute.
Sarrerak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia hasi baino lehenago Andres Isasiko leihatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik, BBK eta Algortako Kultur Etxearen bitartez eskuratu ahal izango dira; azaroaren 2tik aurrera (prezioa 8,00 euro).
Trikisession-a ospatuko da Areetako Glass tabernan. Trikisession-erako sarrera librea da.
Nazioarteko Trikitixa Jaialdia Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatzen du, Getxoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.
PARTEHARTZEN DUTEN ARTISTAK
Guillem Anguera, Isidre Sans eta Hector Beberide - Katalunia.
Bieito Romero, Diego Barral eta Xan Cerqueiro - Galizia
Urtzi Enrikez eta Marc del Pino - Euskal Herria / Katalunia
Kris eta Xabi Solano - Euskal Herria.
Kepa Junkera eta José Luis Canal - Euskal Herria
2011ko Azaroaren19an Getxon
Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren Antolatzailea
BIZKAIKO TRIKITIXA ELKARTEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario