NORA JOAN AUKERATU

sábado, 26 de noviembre de 2011

Azkoitiko Landakandaren ibilbidea, liburu batean bildua.

2011-11-26an Azkoitin "LANDAKANDA PANDEROAREN ERREGEA" liburuaren aurkespena udal aretoan.

1 Eugenio Gisasola "Lutxurdio" (Pandero, soinu eta bateria jolea), 2 Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitilari Elkarteko Lehendakaria, 3 Miel Angel Elustondo liburuaren idazlea, 4 Ramon Zubizarreta "Landakanda" panderoaren erregea, 5 Pello Bastarrika Azkoitiako Alkatea eta 6 Ibon Arrieta Kultur Zinegotzia, liburuaren aurkezpenean. 

2011-11-26an  Azkoitiko udaleko areto nagusian eguardiko 12:30etan aurkestu zen, Landakanda panderojolearen inguruko liburu-diskoa. "Landakanda, panderoaren erregea" dio, Miel Angel Elustondo euskal idazleak idatzi, eta Euskalerriko Trikitixa Elkarteak argitaratu eta kaleratu duen liburuak..

Soinuaren liburutegiko 8. alea da Ramon Zubizarretari, eskeini zaion "Landakanda", panderoaren erregea izeneko liburua.

Aurkespenean, idazlea, Landakanda bera,  eta Trikitixa Elkarteko ordezkariak izan ziren eta  beste hainbat, bere ibilbidea gertutik jarraitu duten herritar, trikitilari eta soinujoleak.

Liburuaren aurkezpena, omenaldi txiki bihurtu zen azkenerako. Goizeko 11:30ak aldetik herriko zein kanpoko trikitilariek Azkoitiko kaleak trikiti doinuz alaitu zituzten. Ondoren 12:30etan Ramon Zubizarreta "Landakanda" haiekin elkartu ostean udaletxera gerturatu ziren, han lagun, familiarteko eta herritarren artean aurkestu izan zen bere bizitzari buruz liburu eta  CDn diskoa.

Pandero jotzaile bati egindako biografiari buruz  da Landakandari eskeini zaion liburua, esa zuen, Miel Angel Elustondo idasleak eta orretarako panderoaren  inguruko ikerketa bat egin zuela liburuan agertzen den bezela.

Gutxi edo asko, mundu bat liburuan bilduta dago, azaldu zuen aurkespenean, eta Ramon Zubizarreta "Landakandaren" bizitzarekin osatutakoistoriotxo bat kontatu zuen.

Liburuaren aurkespena amaitzeko, pieza bat.

Bukatzeko, Ibon Arrieta kultur zinegotziak guztiei eskerrak emateaz gain, Ramon zubizarreta "Landakanda" eta Iñaki Garmendia "Lajari" pieza bat jotzeko eskatu zien.

Ibon Arrieta kultur zinegotziak zoriondu zuen Ramon eta eskertu zion euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Onderen berak eskatu bezala pieza bat eskeini zuten Iñaki "Laja" eta Ramon "Landakandak"
"MENDIKO  OSASUNA"

Azkoitiko Alkateak, Pello Bastarrikak ere udalaren eta Azkoitiko erritarren izenean eskertu zion eginiko lana.

Ramon Zubizarreta "Landakanda" liburuaren aurkezpenera gerturatu ziren soinujoleaz inguraturik.

Ramon Zubizarreta "Landakanda" liburuaren aurkezpenera gerturatu ziren soinujoleaz inguraturik.

Tomas Zubizarreta "Zendoia", Miel Angel Elustondo, Ramon Zubizarreta "Landakanda" Imanol Arregi "Iturbide"

Aurreko hilaran, Tomas Zubizarreta "Zendoia", Miel Angel Elustondo, Ramon Zubizarreta "Landakanda" Imanol Arregi "Iturbide" Guillermo Aldalur Pikua" Iñaki Garmendia "Laja"

Ramon Zubizarreta "Landakanda" bere bi alaba, suhi eta bilobak inguraturik.

LANDAKANDA "PANDEROAREN ERREGEA" Bideoa"






















No hay comentarios:

Publicar un comentario