NORA JOAN AUKERATU

sábado, 2 de marzo de 2002

Luis Astiasaran (Asteasu)

Luis Astiasaran soinujolea 1955eko apirilaren 10ean jaio zen Asteasun. Luis lehenbizi soinu handiarekin hasi zen ikasten, baina bere anaia den Jose Mari panderojoleari, soinu txikia gehiago gustatzen zitzaion eta Joxe Marik, soinu txiki bat oparotu zion bere anai Luisi.

Luisek 13 urte zituela hasi zen soinua txikia jotzen ikasten Eleuterio Tapia zenarekin, eta Joxe Mari garai berean berekasa panderoarekin . Urtebete pasata, 1974ean Donostiako Trinitate plazan txapelketan jo zuten, eta berehala, maisuak libre utzita, erromerietan, Hernialden hasi ta urte askoan ibiliak dira batetik bestera, bazterrak musikaz alaitzen.

Urte aietan autorik ez zutenez, taxista batekin ibiltzen ziren, eta urruti samarrera ere joan behar zenean, garai aietan oitura zenez, bertan gelditzen ziren bizpaihiru egunerako.

Urteak pasa alan, Luisek trikitia irakasten jardun zuen urte azkotan Urnietan, eta gaur egun, soinuak konpontzeko taillerra du Zizurkil  goian. Joxe Mari harategian hasi zen eta bertan segitzen du.

Gaur egun ere urtean zear ekitaldi batzuk ematen dituzte Luisen alaba Leire abeslari dutelarik.


LUIS ETA BERE ALABA LEIRE ASTIASARAN.

Bikote honetan kantari aritzen den Leire Astiasaran, gazte billabonarrak txiki-txikitatik bizitu du musika. Bere etxean ohikoa izan da musika, egunerokotasunean barneratuta zegoen zerbait, baita gertakizun eta ospakizunetan erabitzen zena ere.

Leirek,  oraindik gogoan ditu gorasoek etxean egiten zituzten musika saioak: aita soinuarekin eta ama kantari. Hori gutxi ez, eta osaba ere panderoa jotzen eta kantari aritzen zen.

Giro horretan hazita bera ere ukitu zuen gaur egun mantentzen duen zaletasun horrek eta zenbait ikasketekin hori aberasten saio bat edo beste egina da. Soinu tresna batekin hasi nahi eta soinu txikia jotzen ikastea erabaki zuen. Laster konturatu zen benetan gustukoa kantatzea zuela eta botoiak alde batera utzita, kantuan jarraitu zuen.

Irratian, diskoetan interneten, baita kontzertu eta erromerietan gustatutako doinuak behin eta berriro kantatu, gustura kantatuz, landu du gehien bere ahotsa, nahiz eta momenturen batean David Azurza tolosarra bezalako irakasleren batekin ere kanturako teknika lantzeko ikastaroten bat egin duen.

Hasera batean berak eta ingurukoek ongi pasatzeko zen ekintza, halako batean plazara hurbildutako jendearen gozagarri bihurtu zen. Luis bere aitak Nafarroa aldean, Intzan, soinua jo behar zuela eta berekin plazan kantatzera joango ote zen galdetu zionean sortu zitzaion jendaurrean kantatzeko aukerari baiezkoa eman eta geroztik hainbat herritako festa eta erromerietan aritu da formatu ezberdinetan, bikote edo hirukote, Luis Astiasaran, Joxe Mari Astiasaran eta Juan Mari Beltranekin osatuz, Aristerrazun, Martirietan, Zubietan, Oiartzunen, eta beste hainbat herritan bera entzuteko aukera izan dute festa eta erromerietan.



Luis eta Leire Astiasaran aita alabak, 2011/10/15an Oiartzungo Herri Musika Eskolan ospatu zen Udazkeneko kontzertuan eskeinitako piezatako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario