NORA JOAN AUKERATU

jueves, 20 de octubre de 2011

Joxe Oria Irizar (Zumarraga)

Joxe Oria Irizar zena (Zumarragako Trikitixaren zortzailea)

Joxe Oria Irizar zena, (Joxe Urteaga Oriaren osaba), 1920ko ekainaren 23an osatu zuen Zumarragako Trikitixa izeneko taldea. Bera panderojolea zen eta hainbat soinujolerekin ibili zen, esate baterako Kanpazar soinujolearekin, Legazpiako Errosta, Antzuolako Gorriz, Azkoitiko Kandido Beristain, Elosuko Itxasokorta eta Zumarran bizi izan zen Karlos Egiguren soinujolea esate baterako.

Berak parte hartzen zuen Trikitilari taldeari, ezaugarri bezala,  Zumarragako Trikitixa izenari eutsion.

Gerra aurretik 1924an pizarrazko diskoa grabatu zuen Itxasokortarekin batera, beraz auxen litzateke trikitixaren grabaziorik antxinakoena.

Zumarraga eta inguruetan, oso gizon ezaguna zen. Ordu asko egin ohi zituen Zumarragan Eliz Kalen zen Eusebio Taberna aurrean zegoen egur okerrakin egindako ahulki zuzenean izerita.

Gaur egun leku berean Eliz Kalen lehenago Eusebio Taberna zen inguruan, bere oroimenez estatua edo monolito bat dago jarria Trikitilarieri eskeinia jardinaren erdian.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario