Euskal Herri osoko trikitilariak eta trikitizaleak bildu ziren Iurretan eta Durangon, Jose Jabier Abasolo "Tiliñori", euskal kulturaren berpiskundeari bultzada handia eman zion iurretarrri, esker ona adieraztea.
1974tik 1999 arte Iurretako sanmigeletan antzinako musikajoleen eguna antolatu zuen, eta Euskal Herriak bizi zuen perpizkunde soziala, politikoa eta kulturala sustatu zuen. Gerraurreko trikitilari eta musikajole asko ahaztuta zeuden, instrumentuak ere armairuan gordeta zituzten, eta "Tiliñok erakutsi egin zizkigun bere antolakuntzarei esker hainbat eta hainbat musikajole herrik herri euren bila joan eta Iurretan aurkestuaz. Benjon deizula "Tiliño" eta eskerrik onenak, euskal kulturaren alde egin dezun lanagatik.
2011-06-04an Jose Jabier Abasolo "Tiliño" bere omenaldi egunean Iurretan, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Lehendakari den Agurtzane Elustondon eskutit egindako lanaren oroigarria jaso ondoren.
Maurizia, Fazio eta beste artista batzuk ezagun samarrak ziren herritarrentazt, baina Jose Jabier Abasolok ezagutzera eman zituen hainbat eta hainbat musikari, eta, gainera, nola ikasi zuten azaldu zuen.
Anitz autodidaktan ziren, eta nolako graziarekin jotzen zuten erakutsi zuen. Oraingoarekin konparatuta, hagitz bertzelako kantaera eta jotzeko modua zuten, eta hori transmititu nahi izan zuen "Tiliñok"
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7058
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7065
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7066
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7067
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7065
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7066
Dantzariak 2011-06-04an Iurretan, Tiliñoren omenaldian 7067
Oskar Estangak eta Fredi Paiak kalejira bat sortu zuten Tiliñoren omenaldirako. Musika, Oskar Estangak eta Abestiaren letra: Fredi Paia) Argazkian agertzen dira, "Tiliñori" Oskar Estanga omenaldirako antolatutako doinua jotzen eta Oiane Narbarte panderoa jo, eta Tiliñori eskeinitako kanta abesten.
Durangon bazkalduta Arriandin gora
Oromiñora goaz Tiliñon ondora
Ai oi ene Arriandin gora
Serafinen soinua datorkik gogora
Ai oi ene Tiliñon ondora
Durangon bazkalduta Arriandin gora.
Baserririk baserri Tiliñon irria
Omenaldien kabi Iurreta herria
Ai oi ene Tiliñon irria
Musikar zaharren bizitza berria
Ai oi ene Iurreta herria
Baserririk baserri Tiliñon irria.
Herria egin duzu dantzari-harritik
Eskerri asko zuri bihoz-bihotzetik
Ai oi ene dantzari-harritik
Nor garen gogoratzen laguntzeagatik
Ai oi ene bihotz-bihotzetik
Herria egin duzu dantzari-harritik.
Ekainaren 2011_06_04an Iurretan Iñaki Zabaleta "Zabaleta" eta Jose Maria Santiago "Motriku" "Tiliñori" egin zitzaion omenaldian.
Hasiera batean, "Tiliñok" aurkestu zituen Trikitilari berriak ziranean eta omenaldian eurak, eskertu nahi izan zuten Euskal Herriko Trikitilari guztien izenean "Tiliñok", Trikitiaren alde egindako lana.
"Tiliñok" atzerrian dituen lagunetako batzuk ere, etorri ziren, Ukrania eta Rumaniatik berarekin omenaldia ospatzera.
Ekainaren 2011_06_04an Iurreta eta Durangon "Tiliñori" egindako omenaldi egunean ateratako argazkiak.
2011_06_04an Iurretako enparantzan, Legazpiko Trikitilari taldea, "Tiliñoren" omenaldi egunean.
2011_06_04an Durangon Iñaki Zabaleta, "Tiliñoren" omenaldi egunean, kaleetako giroa alaitzen.
2011_06_04an Durangon, Abadiñoko Iñaki Leibar soinuarekin, eta Itxaso Oregi panderoarekin, "Tiliñoren" omenaldi egunean.
2011_06_04an Durangon, Abadiñoko Iñaki Leibar soinuarekin, eta Itxaso Oregi panderoarekin, "Tiliñoren" omenaldi egunean.
2011_06_04an Iurreta eta Durangon ibili ziren, soinuarekin Iñaki Leibar eta Eneritz Berrikua, panderoarekin Itxaso Oregi, "Tiliñoren" omenaldi egunean.
Argazkia, YouTube jarritako bideoaren azalerakoa da, bideoa ikusi al izateko helbidea Txiri-Txiri Taldea 7414 edo TxokoMusikala zerrendan agertzen da. (Dantzarako, pieza polita eta 1:16ko iraunpena du).
Tiliñoren omenaldiko argazki gehiago ikusi al izateko helbidea:
http://20110604tilino.blogspot.com/2011/06/omenaldiak.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario