NORA JOAN AUKERATU

sábado, 2 de febrero de 2002

Bonifacio Arandia "Fasio"

Bonifazio Arandia "Fasio" 1909an jaio zen, Igorreko Mikele auzoan.

Bere lehen eskusionua ilara bateko akordeoia izan zen.

Hamahiru urterekin hasi zen plazan jotzen. Urte askotan soinua utzita izan zuen, gerra ondoren etxean zituen bi eskusoinuak lapurtu zizkiotelako.

1971an itzuli zen berriro ere soinua jotzera eta Leioan ospatu zen trikitixa txapelketara aurkeztu eta irabazlea izan zen.

Maurizia Aldaiturriagan senarra zen Arteako Benantzio Bernaola "Karakol" hil ondoren, Maurizia eta Leon Bilbao albokariarekin elkartu zen eta entzute handiko hirukotea osatu zuten, bizkaiko trikitixa estiloa zabalduaz plazarik plaza.

1987an hil zen, Igorreko bere etxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario