NORA JOAN AUKERATU

martes, 1 de febrero de 2011

OIARTZUN

Alaitz
Oiartzungo Alaitz Telletxea. Bederatzi urterekin hasi zen soinua jotzen ikasten.
Alaitz eta Maider Oiartzungo euskal talde bat zortu zuten. Alaitzek soinua eta Maiderrek panderoa jotzen zuten.
1989. urtean, 14 urte zituztela, Alaitz Telletxea eta Maider Zabalegi biak oiartzuarrak, txapelketetan parte hartzen hasi ziren euren trikitixa, fandango, arin arin, bideko eta abar, inguruetako plaza edo ta lagun arteko bilerak alaitzen.
1997. urtean lehen diskoa keleratu zuten "Alaitz eta Maiderek"
1999. urtean bigarren diskoa kaleratu zuten "Inshala"
2002. urtean hirugarren diskoa kaleratu zuten "Auskalo"
2004. urtean abenduaren 18an, asken emanaldia eskeini zuten Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

TxokoMusikala6776_7
Errekalde anaiak. Ez daukagu bere argazkirik. Bera ere ezagutzera emateko, eskertukogenduke euren argazki bat. Arrate Irratian, grabatuak dituzte euren doinuetako batzuk.

Juan Mari Beltran - Orbiko Xoria KD 729 Aurrekaldea
Argazkia, bere diskaren azaleratik hartua da. Juan Mari Beltran. Berak mota askotako soinuak jotzen ditu eta Oiartzunen Herri Soinu Tresnen Museoa du. http://herrimusika.org/

Gure artean hain ezaguna degun Juan Mari Beltranek hamaika urteekin Etxarri Aranazko Musika Bandan klarinetea jotzen zuen, eta txistularien taldean txistu eta danbolina ere jotzen zituen. Hamasei urte zituela euskal herriko musika eta soinu-tresna munduan hasi zen bere ibilbide luzea: Argia, Azala, Txanbela eta Goikoetxea Beltran bikotean aritua da eta azken urteetan bere izen bakarrarekin jarraitzen du. Hamar disko grabatuak ditu eta beste atalde eta musikarien disko askotan parte hartu du.

Astiasaran anaiekin ere jo izandu Juan Mari Beltranek, Euskal Herrian garai batean erabilia izan zen soinua eta dultzainaren taldea osatuz, aurreneko aldiz 1984an Tolosako inauterian jo zuten. Geroztik eta gaur arte bide luze bat egin dute elkarrekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario