NORA JOAN AUKERATU

sábado, 22 de diciembre de 2012

Ospatutako Ekitaldien Agenda



**********************************************************************************
OSPATUTAKO  EKITALDIEN  AGENDA
**********************************************************************************

**********************************************************************************

Apirilak 28an BAIGORRIN Nafarroako Eguna. 



























Apirilak 28an BAIGORRIN Nafarroako Eguna.


**********************************************************************************


Apirilak 20 larunbata, Debagoieneko IX. Trikitixa eguna ospatuko da Elgetan.
11:00 Ongi etorria eta ogi tartekoa.
11:30 Herriko kaleetatik kalegira.
13:00 Ekitaldia plazan.
14:30 Bazkaria.
17:30 eMePebo5t taldearekin erromeria.

 **********************************************************************************

GURE HILDAKOAK

Inazio Bastida Uranga "ETXEBERRITXO" pandero-jotzaile azpeitiarra hil da. 1943an jaio zen, Azpeitiko Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian.

Inazio Bastida "ETXEBERRITXO" zenaren aldeko hileta elizkizuna, Azpeitiako Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da, ostiral honetan urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 19:00 etan.

Doluminak famili eta lagunei
Txoko Musikala
Erreportajea Txoko Musikala 2. Edukian


Azpeitiko Iñaki Bastida "ETXEBERRITXO" pandero-jolea, asken
urtetan, Abaltzizketako Jesus Mugika soinu-jolearin ibili zen eta
2012an Esne Beltza taldekoa den Xabier Solanorekin ere parte
hartu zuen esne zopak diskaren aurkespenetan

**********************************************************************************

ANTOLATZAILEAK
ZALDIBARKO UDALA ETA KORAL ELKARTEA

**********************************************************************************
XVIII GAZTEEN DANTZA TXAPELKETA

Kriskitiña Dantza Taldeak antolatua

2012ko abenduaren 2an izango da, eguerdiko 12etan, Hernaniko Plaza Berrian (eta euria eginez gero Biteri Kultur Etxean).

14 bikotek hartuko dute parte. Izen ematea posta elektroniko bidez egingo da: kriskitinadt@hotmail.com. Izena ematerakoan datu hauek adierazi beharko dira: bikotekideen izena, adina, herria, telefonoa eta NAN zenbakia (baldin badute). Izena emateko azken eguna azaroaren 14a da. Bikote gehiagok izena emate badute, zozketa egingo da denen artean.

Parte hartu ahal izateko gehienez ere 15 urte izan behar dira.

Parte-hartzaileek Euskal Herriko jantzi tradizionalez jantzita egingo dute emanaldia.

Dantzarako ordena zozketa bidez  erabakiko da txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago, parte hartzaile guztiak bertan direla.

Dantza hauek dantzatuko dituzte: fandango eta arin-arin: biak ere 6 pausuz osaturik.

Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuta egongo da.

Sariak:

1. saria 150 €, txapela, zapia eta garaikurrak.

2. saria: 130 € eta garaikurrak.

3. saria: 120 € eta garaikurrak.

4. saria: 110 € eta garaikurrak.

5. saria: 100 € eta garaikurrak.

Gainerako parte-hartzaleek 90 E-ko dieta eta garaikurrak jasoko dituzte.


Txapelketan parte hartzeak emaitza onartzea dakar. Bestalde, antolatzaileek txapelketaren egitura beharren arabera aldatzeko eskubidea daukate. Erabakia apelaezina da.

KRISKITIÑA  DANTZA  TALDEA.

PARTE HARTZAILEAK:

1. Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal  Azpeitia.

2. Jon Ander Iionso eta Libe Lizaso Azpeitia.

3. Julen Badiola eta Ihintza Iturri. Azpeitia.

4. Jon Ibarzabal eta Ania Irigoien. Azpeitia.

5. Unai Odriozola eta Maider Arrieta. Azpeitia.

6. Ekain Uzkudun eta Laura Bastida. Azpeitia.

7. Julen Berrondo eta Nagore Berrondo. Errezil.

8. Aitor Uzkudun eta Leire Eizmendi. Errezil.

9. Anaitz Lizartza eta Laura Bastida. Azpeitia.

10. Iker Sarasua eta Mirari Badiola. Azkoitia - Azpeitia.

11. German Aranburu eta Elaia Elorza. Azpeitia.

12. Eneko Sarasua eta Julene Elorza. Azkoitia - Azpeitia.

13. Joritz Galarraga eta Laura Olaizola. Azpeitia.

14. Iker Belintxon eta Maider Aginaga Lezo.

15. Julen Rodriguez eta Maddi Otegi. Billabona - Alegi

**********************************************************************************

Abenduko igandeak 2an
Zumarragako Agina Auzoan eguerdiko 12etan
JUANITO MALTZETA TRIKITILARIA ZENAREN
OMENEZ IDATZITAKO SOINUAREN LIBURUTEGIA  9.LIBURUA AURKESTUKO DA

ANTOLATZAILEA
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

Igande honetan, abenduak 2, Zumarragako Agina auzoan aurkestuko du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratuko duen Soinuaren Liburutegia bildumako bederatzigarren ale; Juan Garate "Maltzeta" zenaren inguruko biografia liburu-diskoa, Juan Luis Zabala idazle azkoitiarra arduratu da lan hau burutzeaz.

Hitzordua igande honetan, eguerdiko 12:00etan Zumarragako Agina auzoan.

EHTE


 **********************************************************************************


Nazioarteko Trikitixa Jaialdia 2012 Getxon


 

Aurtengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ohikoa den legez Areetako Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko da azaroaren 24an. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrerak egunean bertan leihatilan edo aldez aurretik BBKaren bitartez lortu daitezke, 8 euroren truke.
Edizio honetan ere atzerriko musikariak izango dira, Tejedor anaiak Asturiasetik eta  Mirabel taldea Okzitaniatik. Horietaz gain Euskal Herriko ordezkariek ere parte hartuko dute; Elustondo anai-arrebak, Ruben Isasi trikitilaria Xabi Valle eta Argibel Eubaren laguntzaz eta Tapia eta Leturia.

Jaialdiaren ondoren Trikisession-a antolatu dute Glass tabernan.

 **********************************************************************************
Azkoitian ospatu zen kanporaketako argazkiak Txoko Musikala 2. Edukian daude.


2º Kanporaketa: ARAMAION



EGUNA: 2012ko azaroaren 17an

ORDUA: Arratsaldeko 17:30ean

TOKIA: KULTUR ETXEAN.


ANTOLATZAILEAK

ZALDIBARKO UDALA ETA KORAL ELKARTEA


**********************************************************************************

2012ko urriaren 28an Laja II. eta Narbaiza Trikitilariak izango dira Aiako Andatza Auzoko ARISTERRAZUN arratsaldeko 18:30 aurrera.

 **********************************************************************************
  Urriaren 27  EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA 2012  BERGARAN


  Urriaren 27  EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA 2012  BERGARAN


11:00 Fraiskozuri plazan elkartu eta kalegira herriko kaleetan zehar.

13:00 a 14:00 Erromeria Munibe Plazan.

14:30 Bazkaria

17:30 Erromeria Bide Batez taldearekin.

Oharra: Bazkari Txartela 15 euro. Txartela nahi duanak trikitixa@trikitixa.net 
helbidera idatzi edo 943 83 28 28 telefonora deitu.

Egunean bertan, ezingo da bazkaltzeko izena eman.


  **********************************************************************************



  Berriro ere erromeri denboraldiari hasiera emango zaio datorren igandean ARISTERRAZUN

2012ko urriaren 21ean Agurtzane eta Jon Elustondo Trikitilariak izango dira Aiako Andatza Auzoko ARISTERRAZUN


  **********************************************************************************

 Zumaiako Artadiko San Migel Jaiak.
XIV. Trikitixa Txapelketa.

Irailak 30 igandea

18:00 etan Artadiko XIV. TrikitIlari Txapelketa

Parte hartzaileak:

- Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpak

- Xabier Urtasun eta Eider Pikabea.

- Beñat Ganboa eta Julene Otegi.

- Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero.


 **********************************************************************************


2012-09-14an: BERGARAN

BIKOTE NAGUSIENTZAKO XXVIII. DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA:Nagusiak
ORDUA: 19:30etan herriko Udal Pilotalekuan

Bergarako Udalak Moiazpi dantza elkartearen laguntzaz, Bikote nagusientzako XXVIII. Dantza txapelkelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2012ko irailaren 14ean.

O I N A R R I A K  

1. 16 urtetik gorako bikote guztiek izena eman ahal izango dute txapelketan.


2. Izena emateko Bergarako KULTUR ETXERA deitu behar da, 943779158 eta 943779159 telefono zenbakietara edo E.D.B era (Euskal Dantzari Biltzarra) deituaz, abuztuaren 27tik irailaren 7 bitartean (bulego orduetan)

3. Bergarako dantzari bat, gutxienez, duten bikoteak partehartzeko baldintza bakarra izango da: izen ematea epe barruan egitea eta Nortasun Agiriaren kopia bat ematea (Bergaran bizi dela adierazteko) edo errolda agiria.

4. partaidetza 15 bikotera mugatuko da. Beraz, falta diren bikoteak Euskal Dantzarien Biltzarreko egoitzan egingo den zozketan aukeratuko dira, izena emandako Bergarako ez diren bikoteen artetik.

5. E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako hiru kidek osatuko dute epaimahaia.

6. Txapelketa arratsaldeko 19:30etan hasiko da Bergarako Udal pilotalekuan.

· Arratsaldeko 19:00etan partaideek Bergarako udal pilotalekuan egon beharko dute.

· Bikoteek FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

7. Sariak: 
Ondorengo sariak emango dira:
        1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
        2. Saria. Garaikurra eta 180 €.
        3. Saria. Garaikurra eta 170 €.
        Dantzatu duten beste bikote guztiek 125€ko dieta jasoko dute.       
        · Garaikur berezia ere izango da BERGARAKO BIKOTE ONENARENTZAT, Moises Aspiazuren familiak eskeinita. 

8. Erabakia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.


PARTE HARTZAILEAK:

1. Jon Ibarguren - Idoia Besada                  AZPEITIA-PASAIA
2. Xanti Leonet  - Izar Etxeberria                OIARTZUN
3. Jon Zapata - Naroa Etxarri                      ATARRABIA
4. Lander Campos - Haizea Hormaetxea    SANTURTZI-LEIOA
5. Diego Duran - Eneritz Manzisidor           BARAKALDO-PORTUGALETE
6. Beñat Monfort - Naiara Larrañaga          AMASA-ZIZURKIL
7. Beñat Mendizabal - Saioa Etxabe          BILLABONA-ZIZURKIL
8. Asier Iriarte - Ane Urruzola                     BILLABONA
9. Iker Sanz - Lierni Kamio                         LEZO-BILLABONA
10. Amets Amubieta - Maialen Aldalur       AZPEITIA
11. Eneko Iparragirre - Udane Eskudero   OIARTZUN


 **********************************************************************************
 
  Hurrengo Trikitilari Txapelketa Irailaren 16an Hernanin eguerdiko 12:00
 HERNANIKO XIV.TRIKITIXA TXAPELKETA

OHARRA - AZKEN ALDAKETAK (Lekuaren aldaketa)

Nahiz da programan ageri Txapelketa Gudari Enparantzan izango dela, leku berean sagardoarekin relazionatutako beste ikuskizun bat antolatu dute. Beraz XIV. Hernaniko Gazteen Trikitixa Txapelketa, Plaza berrian ospatuko da, eta euria balitzake Kultur Etxean izango litzake

Bertan 6 Bikotek parte hartuko dute.  .

HERNANIKO XIV.TRIKITIXA TXAPELKETA
Organizado por Kriskitiña Dantza Taldea y con la colaboración del ayuntamiento de Hernani.
 Se celebrará el domingo 16 de septiembre de 2012 a las 12 del mediodia en Plaza Berri o en caso de lluvia en Biteri Kultur Etxea de esta villa de Hernani.

Participarán 6 parejas invitadas por la organización.

La edad máxima de los participantes será de 16 años.

Todos los participantes deberán vestir a la antigua usanza del pais.

El orden de actuación se determinará por sorteo media hora antes del concurso, donde estarán presentes todos los participantes.

Cada pareja tocará 3 piezas: Trikitixa, porrusalda y fandango o arin-arin.

PREMIOS

1º 180€ txapelas y trofeo.

2º 160€ y trofeos.

3º 130€ y trofeos.

4º 100€ y trofeos.

5º 100€ y trofeos.

6º 100€ y trofeos.

La organización se reserva el derecho de variar la estructura del concurso en función de las necesidades y la decisión que tome será inapelable.


KRISKITIÑA DANTZA TALDEA 



 **********************************************************************************


OHARRA
2012ko IRAILREN 5ean, ASTEAZKENA
ORDUTEGIAN ALDAKETAK EGON DIRA

10 Bikotek parte hartuko dute.

ARRASTZALDEKO 19:30 Ospatuko da kanporaketa
ARRASTZALDEKO 20:30 Ospatuko da txapelketa
(ETA EZ GABEKO 22:00 Ofiziala ez den Web orri batek dion bezela)

ZARAUTZKO XXXII. TRIKITIXA TXAPELKETA

ZARAUTZKO ZINEMA FRONTOIAN.


(Dudarik balego dei)
Zarautzko Turismo Bulegora Tef. 943 83 09 90
turismo@zarautz.org


 **********************************************************************************


KANPORAKETA OSPATU ONDOREN, BADATOR




 Datorren asteizkenean, abuztuak 15 Zeanurin ospatuko da Zeanuriko XXXII. Trikitilari Txapelketako Finala Arratsaldeko 18:00etan Zeanuriko Plazan

Kanporaketan lau pieza jo bearko dituzte, Jotea, Porrusalda, Fandangoa eta Arin-arina.




2011ko garaileak, Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoien.

 **********************************************************************************

EKAINAK 29, OSTIRALA SAN PEDRO EGUNA

EGUERDIKO 13:00 TRIKITIXA TXAPELKETA

ORIOKO  HERRIKO  PLAZAN


**********************************************************************************

UZTAILAK 8, IGANDEA

ARRATSALDEKO 17:00

MARTINDEGI ETA OIALUMEKO

TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA

Telef. 609 466 898 (Xabier)


**********************************************************************************


2012-06-24 an: HERNANIN DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA:Nagusiak

ORDUA: 18:00 etan Gudarien Enparantzan

Kaixo guztiori.

Hernaniko Dantza Sueltoko Txapelketa Grabadua daukak eta ondorengo egunetan joango nahiz YouTubera igotzen. Nahiz argazki, nahiz bideoak  igotakoan, lehenbizi, "TxokoMusikalaren" lehenengo orrian agertuko dira. 

**********************************************************************************
2012-06-29 an: PASAI SAN PEDRO DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA:Txikiak
ORDUA: 19:00 etan

**********************************************************************************
2012-06-30 ean: ZUMARRAGAN DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA:Nagusiak deta berrogeitik gorakoak
ORDUA: 19:30 etan Zelai Aristi Plazan

2012-07-02an: ZUMARRAGAN ESPATADANTZARIAK ANTIGUAKO ERMITAN
ESPATADANTZA
AURRESKUA
SOKADANTZA
ERROMERIA, BERTSOLARIAK, BASKARIA ETA ONDOREN ERROMERIA.
 
***********************************************************************************
Datorren abustuaren 15an ospatuko da
EUSKADIKO TRIKITILARI GAZTEEN XXXII TXAPELKETA
Antolatzailea: Zeanuriko Udal
    ***********************************************************************************
Euskal Herriko Trikitixa Eguna datorren urriaren 27an Bergaran antolatzeko proposamena dago. Oraindik zearo erabakia ez badago ere Euskal Herriko Trikitixa Elkartea artu emanetan dago  Bergarako Trikitixa Batzordearekin. 

**********************************************************************************

  
 **********************************************************************************
2012-05-01 ean: ESTIBALITZEN
XX ARABAKO DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA
Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00 etan Estibalizko Ama Birjinaren Monastegian "ARABAKO DANTZA SUELTOKO XX. TXAPELKETA" ospatuko da.

 **********************************************************************************
2012-05-01 ean LAZKAON DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA

KATEGORIA:Txikiak
ORDUA: 18:00 etan Plazako pilotalekuan


**********************************************************************************

**********************************************************************************
Zapatuko Dantzari Egunean bi saio egingo dira Herriko Plazan

Apirilak 21 Debagoieneko dantzari helduen egunaren ospakizuna hartuko du Antzuolako herrian apirilaren 21ean zapatua.

Oinarinek antolatuta, Bost taldek, Arrasateko Arrostaitzek eta Lore Gazteakek, Oñatiko Oñatzek, Aramaioko Lagun Artea eta Antzuolako Oinarinek, hartuko dute parte datorren zapatuan Antzuolan ospatuko den Debagoieneko Dantzari Egunean.

Bi saio izango dira Herriko Plazan, eguerdiko hamabi eta erdietan lehena eta arratsaldeko seiretan bigarrena. Eguraldi txarra bada, eskolako aterpean egingo dituzte ospakizunak.

Lau urtean bein ekartzen dute Antzuolara festa hau. Izan ere, txandatuz joaten dira eskualdean taldeak dituzten herriak.

Dantzariak eta txistulariak batuta, berrehun lagundik gora biltzea espero dute antolatzaileek.

Goizeko hamar eta erdietan hasiko dituzte kalejirak, auzoak bisitatuz. Talde bakoitzak bere dantzak erakutsiko ditu kaleetan zein eguerdiko ekitaldian.

Arratsaldeko egitarauan, berriz ezpata-dantza, brokel-dantza, makil-dantza eta uztai-dantza agertzen dira.

 **********************************************************************************
SAN JOSETAKO TRIKITI JAIALDIA 2012

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, 2012. Martxoaren  17an larunbata, arratsaldeko 17:30etan Azpeitiko Soreasu antzokian ospatuko da  San Josetako Trikiti Jaialdi Omenaldia

Parte hartzaileak:

Astiasaran II eta Izer.
Laja II. eta Narbaiza.
Epelde eta Iturbide.
Laja eta Landakanda
Zabale anaiak.
Lutxurdio eta Aitziber
Izer eta Alabier.
Elortza anaiak

Ondoren omenaldia eskeiniko zaie hiru panderojoleri, Berastegi, Izer eta Zabaleri.
MARTXOAREN 16an OSTIRALA AINGEREUZARREN KONTZERTUA

Bergarako Angiozar Auzoan arratsaldeko 20:00an bertako SALOIAN Harkaitz Allur soinujolearen ikasleak emangodute kontzertua

Lehenbizi Angiozarko gazteak eta ondoren Oñatiko Trikitixa Eskolako Ikasleak.

Azkenik Miren Errasti eta Agurtzane Mugika emango diote kontzertuari bukaera.

Kontzertuaren ondoren afari meriendarekin ospatuko da bertako elkarte batean.


 
**********************************************************************************

2012-01-14 HM Neguko kontzertua: Zuberoako Mixel Etxekopar eta Venezuelako Ynarhu eta Mao Fermin

Emanaldia Auzokalte elkartean, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko sei t´erdietan hasiko da Emanaldiko sarrera doan da.

Kontzertuaren ondoren afaria izango da musikariekin. Afarirako txartelak 18 euro balio ditue eta Herri Musikaren Txokoan jaso behar da. Komeni da aurretik erreserba egitea.
http://www.herrimusika.org/

 **********************************************************************************


Trikitixa han eta hemen dabil, hamaika plazatan. Udaberriarekin batera, trikitixa eguna eta erromeriak ugaldu eginten dira. Datorren Apirilaren 15ean TRIKITIXA EGUNA ospatuko da EZPELETAN.

Trikixari  astindua emateko abagune aproposak dira ekimen hauek. Trikitixaren ohiko plazez gain, horrelako egunak ere ondo baino hobeto datoz, trikitilari gazteak, ikasleek alegia, ikasitakoa erakusteko aukera izan dezaten.

 2012-05-26 ean Trikitilari Gazteen Getariako XIII. Txapleketa




 **********************************************************************************
2012-05-27 an: BERGARAN

XXV. EUSKADIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA

KATEGORIA:Txikiak
ORDUA: 17:30 etan San Martin Agirre Plazan

 **********************************************************************************

 2012-06-16an TRIKITIXA EGUNE ZALDIBARREN

 **********************************************************************************



 **********************************************************************************
2012-06-17 an: LEIOAN DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA

KATEGORIA:Txikiak eta Nagusiak
ORDUA: 12:00 etan Errekalde Plazan


**********************************************************************************

No hay comentarios:

Publicar un comentario