NORA JOAN AUKERATU

domingo, 27 de mayo de 2007

Faustino Azpiazu Salegi "Sakabi"

Debako Faustino Azpiazu zena "Sakabi" (1916-1995) 1995eko maiatzaren 27an hil zan FAUSTINO AZPIAZU SALEGI "Sakabi" sona haundiko soinujotzailea 78 urte zituen. Lasturko Sakabi baserrian jaioa zen 1916an. 

Gaztetatik erakutsi zuen musikarekiko zaletasuna eta 13 urte zituela hasi zen soinu txika jotzen ikasten, Joxe Mari Aranberri "Madarixa Txikia" ren eskutik. Geroago 19 urte zituela, "Elgeta" soinujotzailearekin hasi zen ikasketak egiten.

Espainiako gerra hasi zenean "Elgetak" gorriekin aldegin zuen Bizkai aldera eta 1944ra arte Sakabik eta Elgetak ez zuten berriro elkar ikusi. Sakabik berak aitortzen zuenez, "Elgeta" izan zen bere maixurik handiena.

Urte bete beranduago Joxe Mari Urbieta "Egañazpi" ezagutu zuen Aia San Pedroko erromerian. Sasoi horretan, soinujotzaileek bakarka jo ohi zuten, pandero jotzailerik gabe, baina "Sakabik" "Egañazpiri elkarrekin jardutea proposatu zion. Proposamena onartu eta bikotea 32 urtez aritu izan zen Euskal Herrian han eta hemen erromeri eta plaza gehientsuenetan ailatuak ziren euren Lambretta motorrarekin, soinua bizkarrean hartuta.

"Sakabik" trikitixa munduan egindako lana handia izan zen. Garai hartan trikitilari guztiek belarriz jotzen zuten, "Sakabik" ere bai, baina solfeoaren laguntzaz. Ondorioz bere kantuei ikutu berezia ematen zien. "Sakabi" zana, kantuak ikastera Azpeitiko txistulari eta organo jotzailearengana joaten omen zen, eta gero bere kasa moldatzen zituen haiek soinu txikiaz jotzeko.

Oso pertsona sentibera zen "Sakabi" jotzeko orduan, bihotzez jotzen zuen beti. "Egañazpi" izan zen "Sakabi" zenaren pandero jotzaile bakarra; 32 urtean aritu ziren ekarrekin. Zarautzen egin zuten azken erromeria 1976an. 1995ko urriaren 22an Azpeitiko Kiroldegian omenaldi beroa jaso zuten.

"Sakabi" eta "Egañazpik", 1963an bi disko txiki atera zituzten Columbia etxearekin "Trikitixa de Azpeitia" izenburupean; 1975ean berriz, "Sakabi Egañazpi eta Trikitilariak" diskoa plazaratu zuten; haien lanik ezagunenak eta preziatuenak bertan bilduz.

Txapelketetan ere parte hartu zuen "Sakabik" "Egañazpirekin", batera zeregin horretan ere 1970eko txapela eskuratu zuen bikoteak. Urte berean, trikitizale guztien omenaldia jaso zuten Usurbilen egin zen lehen Trikitilarien Egunean.

"Sakabi" Azpeitian bizi izan zen eskonduz geroztik, hil arte, Eliz Kaleko estanco gainean hasieran eta Erdi Kalean gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario