NORA JOAN AUKERATU

sábado, 2 de febrero de 2002

Roberto Etxebarria

Gatikako Roberto Etxebarria

Bikote moduan euren hasiera 1984an kokatzen bada ere, aurretik trikitixaren inguruan ibilbidea eginak dura.

Kepa Arrizabalaga, Tomas Arrizabalaga "Tomasitxe", bere aita zenarekin hasi zen panderoa astintzen, (bere aitare pandero jolea bai zuen); hasieran famili giroan, eta denborarekin plazaz plaza. Ondoren, Rufino Arrolarekin ere hainbat urtean ibilitakoa da, baita sasoi hartako beste trikitilari batzuekin ere. Roberto Rufinoren ikaslea zelarik eurekin jotzen hasi zen. Ordutik gaur egunera arte Euskal Herriko hainbat plazatan ibilitako bikotea osatzen dute. Tradizioa teknika, errepertorio eta estilo berriekin uztartu dituzte estilo propio eta naturala bereganatuz.

Txapelketei dagokienez, urte ezberdinetan zehar aurkeztu izan dira Euskal Herri mailan antolaturiko txapelketetan. Euren artean, nabarmentzekoak ditugu 1991an eta 1992an irabazitako Pieza Berrien Txapelketa, "Bihotzetik Biotzari" jotarekin eta "Mutil Zahar" porrusaldarekin, hurrenez hurren.

Bikoteak dirauen urtetan nazio eta nazioarte mailako flok jaialdi ugaritan aritzeko aukera izan dute. Horien adibide dira Expo Sevilla 1992, Italia 1993, Estatu Batuetako Euskal Jaia, 1992 1996 eta 2000, Teruel 2004 eta 2007

1995 eta 1999 bitartean, bertsoak eta koplak oinarritzat eduki zituen "Paperetik Plazara" taldeko kide izan ziren.

Diskografiari erreparatuz 1993an argitaratu zen bikote moduan duten diskoa: Bihotzetik Biotzari. Horretaz aparte, kolaborazio asko egin dituzte bestelako disko eta grabazioetan parte hartuz..

No hay comentarios:

Publicar un comentario