NORA JOAN AUKERATU

martes, 16 de enero de 2001

Imanol Arregi "Iturbide" (Azpeitia)

Azpeitiko Imanol Arregi "Iturbide" panderojolea. Azpeitiko Loiolan, Iturbide baserrian jaioa. Familian izan ziren aurretik beste pandero-jotzaile batzuk, hala nola Boni, Migel eta Patxi.

Imanol hainbat soinujolerekin jardun da: Eleuterio Tapia, Zabale, Maltzeta, Zendoia, Pikua eta abar. 1970 aldera hasi zen soinu txikiak eta panderoak osatzen zuten bikoteak indartzen. 1986-1988an harrapatu zuen gaina, txapelketak egitearekin. Bide horretan urrats asko emana da Imanol.

Bestalde, gerraondotik zetorren belaunaldia ondo ezagutzeko aukera izan du, eta soinujole haiekin ez ezik, askoz beranduago plazaratutakoekin ere jardun izan du plazetan eta txapelketan, esate baterako Hernaniko Miren Etxaniz ekin.

Imanolek, ez du soinujolearen osagarri bakarrik izatea mugatu bere lana. Garrantzi handikoa izanda beretzat laguntzaile on izatea, eta saiatu izanda, animoa, bizi-poza, alaitasuna, dantzarako gogoa eta festa giroa zabaltzen. Erritmoa xuxen eramatea bezain estimagarria da joera hau.








Azpeitiko Imanol Arregi "Iturbide" panderojolea eta bere emaztea, Zestoako Felix Illarramendi "Errota" soinujolearekin 2009/05/31an Martitten euren omenaldi egunean.

2009/05/31an Azpeitiko Imanol Arregi "Iturbide" panderojolea eta Zestoako Felix Illarramendi "Errota" soinujolea, euren emazteekin omenaldian jasotako lore eta oroigarriak eskuetan dituztela Martitten.

Azpeitiko Imanol Arregi "Iturbide" panderojolea, Tomas Soraluze "Epelde" soinujolearekin Martitten 2011/06/12an Iñaki Garmendia "Laja", Cruz Mari Alberdi "Poxpi" eta Iñaki Bastida "Etxeberritxori" egindako omenaldian.

Azpeitiko Imanol Arregi "Iturbide" panderojolea, Tomas Soraluze "Epelde" soinujolearekin Martitten 2011/06/12an Iñaki Garmendia "Laja", Cruz Mari Alberdi "Poxpi" eta Iñaki Bastida "Etxeberritxori" egindako omenaldian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario