Kepa Junkera Bilbon jaioa da 1965ean. Bere haurtzaro eta gaztaroa Errekalde auzoan igaro zituen.
Aitonari esker eman zituen bere lehen urratsak musika munduan. Aitona panderujolea zuen. Batzuetan bere alabarekin (Keparen ama) garai hartako erromerietan jotzen zuen non bere alaba Txilibrinen dantza bikote zen.
Musika tradizionalaren munduan, bere estilo propio eta berezia du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario