NORA JOAN AUKERATU

miércoles, 30 de marzo de 2011

Urtetan aurrera doatzen soinujole eta pandero joleak

"OHOREZKOAK"
"GURE ARTEAN DITUGUN SOINUJOLERIK EDADETUENAK"

Nik dakidanez, gaur egun Euskalerrian degun soinujolerik edadetuena Anton Agirre "Pitolis" degu, 1912an Zaratamon jaioa eta gaur egun Arrigorriagan bizi dena.
2007ko maiatzaren 13an Bizkaiko Trikitilari Elkarteak eta Arrigorriagako Udalak omenaldia egin zioten.(Argazkiaren iturria, Bizkaiko Trikitixa Elkartea)

Anton Agirre "Pitolis" degu,2007ko maiatzaren 13an Bizkaiko Trikitilari Elkarteak eta Arrigorriagako Udalak omenaldia egin zioten. Antonio Agirre "Pitolis" trikitilaria betidanik ibili izan da bere Paolo Soprani-arekin hara eta hona, alaitasuna eta umore ona bazter guztietan kutsatuz.

Izatez Zaratamikoa den arren, Antoniok betidanik izan du Arrigorriagako herriarekin harreman berezia. Horregatik, eta trikitixari eskainitako dedikazioagatik, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Arrigorriagako Udalaren laguntzaz omenaldia egin zion Arrigorriagan bertan, maiatzaren 13an.(Argazkiaren iturria, Bizkaiko Trikitixa Elkartea)

Anton Agirre degu,2007ko maiatzaren 13an Bizkaiko Trikitilari Elkarteak eta Arrigorriagako Udalak eginiko omenaldian, Argazkian, bere monolito edo estatua ondoan, orduan Arrigorriagoko Alkatea zenarekin agertzen da, bere omenaldi egunean. (Argazkiaren iturria, Bizkaiko Trikitixa Elkartea)


AKTIBOAN DAGOEN SOINUJOLERIK ZAHARRENA
Euskal Herrian Aktiboan dagoen soinujotzailerik zaharrena Biktoriano Loiola "Ospas" izango degu seguro aski. Motrikuko Olatz auzoko Abeletxe baserrian jaioa da 1926an. Handik urte batzuetara eskondu eta Mendaroko Ospas baserrian jarri zen bizi izaten. Horregatik ezagutzen da "Ospas" bezala. Argazkia 2010an egiña da bere etxe aurrean soinua jotzen.
Urte askotako izan zaitzala gure artean.

62_01_05_Ospas eta Landakanda
Aktiboan dagoen soinujole eta pandero jole zaharrenak. Soinujolea Mendaroko Biktoriano Loiola "Ospas" eta Panderojolea Azkoitiko Ramón Zubizarreta "Landakanda"

"ORRELAXE NAI ZAITUGU URTE ASKOAN GURE ARTEAN" BENJONDAIZUELA.


Mendaroko Bitoriano Loiola "Ospas" 85 urterekin jarraitzen du soinua jotzen. Gaur egun, euskalerrian aktiboan dagoen urterik gehiena dituen trikitilaria. Jarrai orrelaxe aldezun artean.


Argazki edo idatzirenbat, kendu, ordezkatu beste bategatik edo berri bat jarri nahi bada, idatzi Txoko Musikaleko Posta Elektronikora, edo utzi mezua Telefono honetan  678 623 885 
Txoko Musikalarekin hartu emanetan jartzeko Posta Elektronikoa, eskuin aldean azaltzen da.
Soinujole bakoitzak atera dituen edo parte hartu duen diskoak edo CD aitamena egitea nahi izan eskero adierazi.

Euskal kulturaren zabalkundea egiteko hemen egiten den lan guztia doan egiten da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario