Manolo Maguregi, Arrieta - Oletako Trikitilaria.
Manolo Maguregi, 1935an Markina Xemeinen jaio zen eta 2010/12/21an zendu zen Amorotoko Oleta Auzoan.
Hogei urte zituela, Donostiako Larrinagari erosi zion bere lehenengo soinua, ondoren, etxean ikasi zuen soinua jotzen bere kontura.
1982an istripu baten ondorioz ibilpidea galdu zuen eta harreskero denbora asko eskaini zion trikitiari.
Soinujole bezela maila hobetzeko ikasten jardun zuen, Zabaletakin lehenengo eta Lajarekin ondoren.
Trikitia asko maite zuen eta atsegin eta lasaitasuna ematen ziola esaten zuen, horren adierazle, egunero ohera joan auttetik saio ederra etiten zuela diote bere etxekoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario