2010an Zaldibarko Txapelketa ospatu ondoren, Etxalarko Itsaso Elizagoien txapelketaren irabazlea, Zaldibarko Jose Mari Iriondon esker ona jaso zuen bere Fandangoa jotzen eduki zuen habileziagatik.
Jose Mari Iriondo Mendizabal soinujolea Bergaran jaio zen 1931an Amatiño baserrian. Bera jaio eta oso denbora gutxira bere ama il zan erditzearen ondorean. Jose Mari arten oso gaztea zelarik bere aita alarguna, berriro ezkondu zen, eta Jose Marik 5 urte zituala, gerra denboran Urretxura joan zen bizitzera. Jose Mari Iriondo mutikotan hasi zen soinua jotzen. 13 urterekin hasi zen planzan soinua jotzen, geroztik, hogei urte kunplitu arte, urtero jo ohi zuen Nafarroako Unanua eta Torranoko jaietan.
Esan liteke Urretxun hasi zela soinua jotzen, lehendabiziko aldiz Zabaleta baserriko Balentin Urrate zena eskondu zen egunean, Elusun 13 urte zituela.
1950. urterarte Urretxun bizi izan zen. Garai artan Zaldibarko Udalak nahi zuen soinujole bat kontratatu igandero Zaldibarko plazan soinua jo zezan. Hemeretzi urte zituela, Zaldibarko Udalak, asteroko erromeria berpizteko deitu zioten, hartu emanetan jarri zan Jose Mari Iriondorekin eta soldataz aparte Zaldibarko herrian lantoki bat eskeini zizkion Udalak.
Eskeintza ontzaz hartu eta 1950. urtean Jose Mari Iriondo Urretxutik Zaldibarrera etorri zen bizi izatera eta Udalak antolatzen zituen dantzaldietan soinua jo ohi zuen.
Arrate Irratianren eskariz hainbat grabazio egin zituen 1959an eta, 1960an, "single" bi argitara eman zituen Columbia disketxearen eskutik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario