
Antzuolako Gesalaga anai arrebak.
Bere argazkirenbat izan eskero, Txoko Musikalera bidaltzea eskertzenda.

Soinujolea, Antzuolako Alejandro Telleria zena, Gorriz baserrikoa.
Panderojolea, Zumarragako Joxe Oria zena.Joxe Oria, Zumarragako Trikitixaren zortzailea den Joxe Urteaga Orian osaba zen, beraz, Joxe Urteagan amaren anaia zen Joxe Oria.

Kasiano Ibarguren zena, (1932-11-23an jaio zen eta 2002 urtarrilaren 29 an zendu zen) Antzuolan jaioa zen, naiz da urte asko eskondu eta Lizartzan bizi izan zen. Orregatik da ezagunagoa "Lizartzako Itsua" bezela.
Hamazazpi urte zituela gelditu zen Kaxiano itsu, 1949ko irailaren 21etik 22rako gauean, Gipuzkoa Nafarroarekin lotuko zuen tunela egiten ari zirela, barrena galdu batek llehertuta.
Istripu haren ondorioz hasi zen musika ikasten. Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizartzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manuel Iabenekin eta bere anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lendabizi herrian bertan, Lizartzan (Gipuzkoa), eta hurrena, Atallun (Nafarroa)
Kasiano Ibarguren "Lizartzako Itsua" deitua. Gipuzkoar soinu-jotzailea. Antzuolan jaio zen 1932-11-23
an. Zenbatit itsuren joerari jarraituz, soinu-jotzaile hasi zen, eta ospe handia irabazi zuen herri musikaren alorrean. Herriz herri soinua jotzen ibili ondoren, eta bertsogintza hurbiletik ezagutzen zuenez, bere doinuentzako hitzak sortzeari ere ekin zion.
Erromeri eta eztaietan jotzeko Axariak taldea sortu zuern, Teodoro Lirio bateria eta Carlos Garcia saxo-jotzailearekin batera. 1975 etik aurrera abestiak sortzen hasi zen, eta geroago diskoak grabatzen. Lehena 1986an atera zuen eta bi abesti gelditu dira denon oroimenean: "Itsasontzi batean eta Zorionak"
Geroztik bi urtez behin disko bat kaleratu zuen. "Baserritik kalera" bigarren diskoa 1987an argitaratu zuen, Axariak taldearen parte hartzearekin. 1989an "Nere oroigarri" plazaratu zuen eta geroago etorri ziren "Ongi etorri" 1990an, "Lizartzako ohiartzunak" 1992 "Antzuolari" 1994an eta askenik Soinu eta kantu 1996an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario