NORA JOAN AUKERATU

martes, 1 de febrero de 2011

AIA

Aizterratzu
Aiako Andatza auzoan, Aristerrazun, Trikitilarien Plaza dago. Hona hemen trikitilariei eskeinitako oroigarria bertako Plazan.

20809_01_01_Jesus Zulaika Beobate
Aiako Jesus Zulaika "Beobate" zena (1914-2003).

03_02_02 Beobate eta Ubera_5325
Aiako Jexus Zulaika "Beobate" zena eta Bergaran jaio eta Zarautzen bizi izan zen Simón Ubera (Eugenio Ubera soinujolearen anaia)

03_03_01 Balentin Aldalur Zialtzeta eta Astiasaran anaiak5331
Erdian soinuarekin, Balentin Aldalur "Zialteta zena", bere ondoan Luis Astiasaran soinujolea eta aurrekaldean Jose Mari Astiasaran eta Primi Erostarbe panderojoleak.

03_02_01_Balentin Aldalur Zialtzeta1
Balentin Andalur Iruretagoiena "Zialtzeta" zena (1930-2005) Aiako Zialtzeta baserrian jaioa eta azken urtetan Usurbilen bizi izan zen. Trikitilari eta trikitizalea.

Jazinto Rivas Elgeta-ren ikaslea, harekin harreman estua izan zuen. Elgueta hil zenean, Zialtzetak berak jaso zituen Donostiako Miserikordian harren gauzak eta soinua.

Elgeta soinua jotzen entzun daitekeen grabazio bakarra ere berak gordea zuen eta eman zion gero Euskal Herriko Trikitixa Elkarteari.

Ez zuen diskorik grabatu, ez zuen txapelketarik irabazi, baina erromeriz erromeri eta herriz herri asko ibilitakoa zen. 

Primi Erostarbe izan zuen lagun urte askoren zehar, 1980. urterarte. 2003an omenaldia egin zioten 36ko gerra osteko trikitilarien belaunaldiko beste askorekin batera. Euren artean Esteban Larrañaga, Zendoia, Joxe Oria, Juliana, Landakanda, Zabaleta, Maltzeta eta Alegiko Juan.

2005-05-29an zendu zen, aspaldian utzita zuen soinua jotzeari, adina eta osasuna zirela kausa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario